MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

TRAVELIN' BROTHERS BIG BAND
Travellin Brothers Big Band
“Musikak egunero irakasten dizu zerbait”
2004. urtean 'A blues experience' estreinako diskoa kaleratu zuenetik, Leioako (Bizkaia) seikote etengabe bila ibili da blues-aren bideetan barrena. Bere laugarren lana, ‘Travellin’ brothers Big Band’ (Gaztelupeko Hotsak, 2012), big band indartsu baten laguntzaz zuzenean grabatutako disko-DVDa da. Ezohiko apustua eginez, taldeak kontzertu bira honetan zabalduko du soinu hori, Aitor Cañibano taldeko gitarristak elkarrizketa honetan azaldu duenez.

 

Galdera. Zergatik erabaki zenuten big band formatuarekin proba egitea?
Erantzuna. Motibazio txiki asko izan genuen. Hasteko, disko bakoitza bere osotasunean hartzen dugun aurrerapauso bat bezala ulertzen dugu. Erronka bat zela iruditu zitzaigun eta ezohiko big band bat sortzea erabaki genuen, abesti klasikoak berrinterpretatu beharrean gauza bera eginez gure abestiekin eta aurretik moldatu gabe zeuden klasikoekin. Erronka horri heltzeko gogoa genuen eta ilusioaren ilusioaz atera dugu aurrera.   
G. Zelako sentsazioa da horrelako talde bat atzean duzula jotzea?
E. Gure abeslariari esaldi bat lapurtuz, esango dut bizkarrean merkantzia-tren bat bultza eginez izango bazenu bezala jotzea dela, ongiaren eta gaizkiaren gainetik egotea bezala. Seikotea gara eta soinu konpentsatu eta sendoa dugu, baina atzean bederatzi musikari gehiago izanda, askoz indartsuagoa da. Oso ondo jotzen du guztiak, atzean oso egitura sendoa dugulako. 
G. Musikari askok formatu txikiekin jotzeko bidea hartu dutenean, aparteko esfortzua izan da zuzeneko disko-DVD bat grabatzea talde horrekin?
R. Disko honetan gure mugak bilatu ditugu. Disko bat formatu horrekin grabatzea oso konplikatua da. Esfortzu horrez gain, Kaki Arkarazorekin (ekoizlea) eta zuzenean grabatzea erabaki genuen, eta horrez gain kontzertua bideoan jasotzea asko zaindutako edizio batean. Hori guztia guk kudeatu dugu aurreko biretako aurrezkiak berrinbertituz. Baina merezi izan du nekea.
G. Orain arte zer irakatsi dizue esperientzia honek?
E. Gu etengabe ikasten gabiltza. Musikak egunero irakasten dizu zerbait. Lanari ekin aurretik, ahalegin handia egin behar izan genuen gure abestiak formatu horretara moldatzeko. Lan horri esker asko eboluzionatu dugu, musikari horiek guztiak sartzeko, bakoitzaren lekua errespetatu behar delako guztiak ondo jo dezan. Badira urte batzuk abestiarentzat eta haren alde jotzen ikasi genuela, ego pertsonalak baztertuz; eta hori areagotu egin da formatu honekin. Bestalde, ilusio eta lanarekin ia edozer lor daitekeela ikasi dugu. Kaleko musikariak gara, batere araututako prestakuntzarik gabekoak, eta Sex Pistols-en abestiak jotzen hasten zarenean erabat desafinatuz ez zaizu ezta burutik pasatu ere egiten atzean horrelako talde bat izatera helduko zarenik. 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ONE DAY IN NORWAY
12 urte, 800 kontzertutik gora, zazpi disko, European Blues Challenge 2015eko garaipe... (gehiago irakurri)
PILOÑA
TRAVELLIN BROTHERS
Travellin Brothers Big Band-ek erregistroz aldatu du Gabonetako zenbait klasikoren bilduma grabatzeko, beti ere swing-blues i... (gehiago irakurri)
16 musikari oholtza gainean, eta haize instrumentuen sail osoa, koristak, biolina eta... (gehiago irakurri)
PILOÑA
TRAVELLIN BROTHERS BIG BAND
16 musikari oholtza gainean, eta haize instrumentuen sail osoa, koristak, biolina eta perkusioa barne. Travellin Brothers biz... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago