MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

CHRISTMAS SPECIAL (TRAVELLIN BROTHERS)
Travellin Brothers
Gabonak swingekin
Travellin Brothers Big Band-ek erregistroz aldatu du Gabonetako zenbait klasikoren bilduma grabatzeko, beti ere swing-blues ikuspuntutik. Lan horretako piezak aurkeztuko dituzte emanaldi honetan.

 

Berriz ere lortu dute. Travellin Brothers Leioako (Bizkaia) taldeak beste itzuli bat eman dio bere ibilbideari, aldi berean fidel izanik bere sustrai musikalei. Sustrai beltzeko musika jotzeko duen berezkotasunari eutsiz, Gabonetako sei klasiko berrinterpretatu ditu swing estiloan, 'Christmas special (Gaztelupeko Hotsak, 2012) diskoa grabatzeko.

Taldearen aurreko jauzia 'Travellin Brothers Big Band' (Gaztelupeko Hotsak, 2012) lanarekin etorri zen. Zuzenean grabatutako CD eta DVDa izan zen hura, non boskoteak Big Band indartsu baten laguntza izan zuen, Alain Sancho saxofoi-jotzailearen zuzendaritzarekin eta moldaketekin.

Orain, Jon Careagak (voz), Aitor Cañibanok (gitarra), Eneko Cañibanok (baxua eta kontrabaxua), Ander Unzagak (teklatuak) eta Isi Redondok (bateria) bide bera hautatu dute proiektu hau abiatzeko. Emaitza zuzeneko bizi eta indartsua da, 'Blue Christmas' eta 'Jingle Bells' bezalako nazioarteko estandarrak besteak beste 'Olentzero' klasiko euskaldunaren swing bertsioekin nahasten dituena.

Berriz ere lortu dute. Oraindik garaiz zabiltza Travellin Brothers Big Band-en Gabonetako swing-a zuzenean entzuteko.

Oharra: Taldeak Bilboko Bilborock aretoan 2012ko abenduaren 19an eman zuen kontzertua entzun ondoren idatzitako erreseina.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ONE DAY IN NORWAY
12 urte, 800 kontzertutik gora, zazpi disko, European Blues Challenge 2015eko garaipe... (gehiago irakurri)
PILOÑA
TRAVELLIN BROTHERS BIG BAND
2004. urtean 'A blues experience' estreinako diskoa kaleratu zuenetik, Leioako (Bizkaia) seikote etengabe bila ibili da blues... (gehiago irakurri)
16 musikari oholtza gainean, eta haize instrumentuen sail osoa, koristak, biolina eta... (gehiago irakurri)
PILOÑA
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago