MUSIKA
Testua: Kmon

ELS CATARRES
Tots els meus principis
SANT JORDI OSPATZEN! ELS CATARRES - GATIBU
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruells-ek osatutako taldea indartsu hasi zen 2010. urtean, pop-folk akustiko eta dibertigarria erabiliz. Urrezko diskoa irabazi dute, aretoak betetzen dituzte eta 'Tots els meus principis' lana aurkezten ari dira.


Sarrera erosi

Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 10 EUR – Txarteldegian 12 EUR

ELS CATARRES 

Bi disko eta EP bakar batekin, Els Catarres Kataluinako talderik ezagunetakoa bihurtu dira. Izan ere, euren abestiak doan deskargatu daitezke Internetetik eta dagoeneko 20.000 lagunek deskargatu dute haien diskografia. Gainera, sare sozialen bitartez, publikoarekin harremana mantentzea gustuko dute eta horren froga gisa: 70.000 jarraitzaile dituzte Facebooken. Honetaz gain, euren zuzenekoa aipatu beharrekoa da: benetan indartsua baita.

'Postals'-en, euren bigarren lanean, bateria eta haize tresnak gehitu dituzte; folk-pop arteko estiloan, betiere, reggae, country edo bossanova doinuen ikutuekin. Orain, are dantzakorragoak dira Els Catarreseko abestiak, biran eskaini dituzten 80 kontzertuetan argi geratu den bezala.

Diskoa deskargatzeko hemen

Vull estar amb tu

Gatibu

Gatibu taldearen ideia Alex Sardui eta Haimar Arejita musikariena da. Mikel Caballero eta Gaizka Salazar batu zitzaizkien proiektura Gernikako taldeari. Hori orain dela hamar urte gertatu zen, 2002an. Aurten, beraz, Gatibu taldeak hamar urte beteko ditu. Bi urtetik behin diskoa argiratuz, bosgarrenera iritsi dira. Guztira berrogei kantu berri eta interesgarri, bikain eta gogoangarriak. Orain zazpirekin datozkigu. Gatibu taldearen kantuek, hasiera hasieratik, abestien bat-batekotasuna eta single izaera garbia dute. Joa dute kantuek, alaitasunera gerturatzen zaituzte.

Antolatzaileak: Zenbat Gara elkartea eta Casal Bilbao


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Gernikako taldeak ez du intentsitate-izpirik galdu orain dela hamarren bat urte Exkixuren errahutsetatik sortu zenetik. Alex ... (gehiago irakurri)
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruel... (gehiago irakurri)
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruel... (gehiago irakurri)
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Crue... (gehiago irakurri)
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruel... (gehiago irakurri)
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruel... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago