MUSIKA
Testua: Kmon

ELS CATARRES
Tots els meus principis
Roser Cruells (Els Catarres): "Pozik gaude abentura hau bizitzeaz"
2019-06-13
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruells-ek osatutako taldea indartsu hasi zen 2010. urtean, pop-folk akustiko eta dibertigarria erabiliz. Urrezko diskoa irabazi dute, aretoak betetzen dituzte eta 'Tots els meus principis' lana aurkezten ari dira.

Galdera. Els Catarres taldearen ibilbidea oso bizkorra izan da 2011 taldea sortu zenetik. Nola bizi izan duzue gertatu zaizuen guztia?
Erantzuna. Oso pozik gaude abentura hau bizitzeaz,  bereziki jende zoragarri eta profesionalez inguraturik gaudelako. Hasieran ero samarra zen guztia, ia egunero jotzen genuen eta iritsi ezinik genbiltzan, baina azkenean gauzak bere onera etorri ziren ekinaren ekinez. Gaur gaurkoz harro sentizen gara gure taldea osoaz eta bizi dugun une gozoaz.

G.Non daude hasieraako musikari amateur haiek eta zer ikasi dute bidean?

E. Naturaltasuna gelditzen da. Izan ere, hirurok argi ikusten badugu, urratsa egin eta arriskua hartzen dugu, beti egin dugun bezalaxe. Asko ikasi dugu eta orain badakigu zeregin batzuk beste batzuen esku uzten, bestela lan handiegia izango bailitzateke. Bat egingo duen konfiantzazko jendea lortuz gero, samurragoa da guztia, gertatzen ari denaz gozatzeko modua baituzu.

G.Tots el meus principis laugarren diskoa, soinu elektrikoagoa edo elektronikoagoa txertatu duzue. Zergatik egin duzue hori? Gustura sentitzen zarete sonoritate berri horrekin?

E.Aurreko biran eman genuen kontzertu batean sortu zen guztia. Tresna elektronikoekin jo genuen eta hainbeste gozatu genuen, ezen azkar atera baikenuen gure buruari ezarritako arau faltsu hura, talde akustikoa izatea alegia; mundu berria ireki zitzaigun orduan. Beraz, bira honetan sonoritate horri indarra ematen dion gitarrista elektrikoa gehitu dugu eta egia esan, oso gustura gaude taldearen etapa berriarekin.
 
G.80ko eta 90eko hamarkadetan, katalanez abestutako rockaren mugak zabaldu zituen Sau, Sangtrait, Els Pets edota Sopa de Cabra taldeek. Errazagoa da bidea gaur egun, musikari haien lanari esker?
E.Argi eta garbi, bai. Haiek harria landu zuten katalanezko musika normaltasunez entzun zedin lurralde osoko agertokietan, eta bide jorratzea ez zen batere erraza izan. Musikari belaunaldi horrek lan eskerga egin zuen gure hizkuntzari eta kulturari bultzada emateko; haiei esker da posible gaur egun bizi dugun egoera.
G.Finkatutako taldea zarete Katalunian. Baina oraindik asko ezagutzen ez zaituzten ikusleentzat jo behar duzue bira honetan. Nola aurkeztuko zenukete zuen burua?
E.Talde dibertigarri eta alaia gara, bai musikari dagokionez eta bai gure kantuen gaiei dagokienez. Egoera bakoitzaren alde positibotik begiratzen diogu bizitzari eta hori islatzen dugu gure kantuetan. Kontatzen duguna txarra bada ere, egoera horretatik ikasi duguna kontatzen dugu, indartsuagoak eta zoriontsuagoak egin gaitzan etorkizunean. Musikak espiritu positibo hori transmititzen du; hasiera batean testuak ez ulertu arren, erraza da jendearekin konektatzea, erritmo eta doinu itsaskorrak erabiltzen ditugulako.
 
Segur aski asko interesatuko zaizu...
TOTS ELS MEUS PRINCIPIS
Els Catarres taldea katalanezko musikaren erakusgarri nagusietakoa dugu gaur egun. Èric Vergés, Jan Riera-Prats y Roser Cruel... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago