Gernikako taldeak ez du intentsitate-izpirik galdu orain dela hamarren bat urte Exkixuren errahutsetatik sortu zenetik. Alex Sardui presentzia eszenikoa eta ahotsa iparrorratz duela, bere ibilbideko bosgarren diskoa aurkeztuko du. Ezinbesteko taldea euskal rockaren historiako garaikidean.
Gatiburen abesti bakoitza rock&roll, akorde eta riff sendoko eztanda da, zuzenean onena ematen duen talde batek eraginda. Bertute horien guztien bilduma dugu 'Zazpi kantoietan' (Baga Biga, 2012), Alex Sardui buru duen taldearen bosgarren diskoa. Album hau 2012ko Durangoko Liburu eta Disko Azokako salduena izan zen eta bira honetan aurkezten ari dira hain zuzen ere.
Berezko dituen gitarra indartsuak eta abesti zuzenak bazterrean utzi gabe, Gatibuk bestelako soinuak ere erabili ditu disko honetan, Brasilgo batukadarena besteak beste. Probokazioa kantuen testu zuzenen eskutik dator, baita 'Bixotza Suten' bideoklipetik ere, diskoaren aurrerapena izan zen pieza irudimentsua.
Kontzertu eta rock&roll gau asko bizi izan ditu Gatibuk. Beti bezala, bere kontzertuek ez dute inor asegabe utziko.
Segur aski asko interesatuko zaizu...