LORALDIA
Testua: Kmon

GEURE(R)A - LORALDIA 2024
LORALDIA
Geure(R)a - LORALDIA 2024
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Munduari begiratzeko modu bat' lemapean. Zikloak Bizkaiko hiriburua euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren epizentro bihurtuko du beste behin.
Hamargarren urteurrena dela eta, Loraldiak euskaratik bertatik jaiotzen den munduaren ikuspegia azalduko du, Kirmen Uribek idatzi, eta Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek musika bihurtu zuten poesia batean deskribatu bezala. Hain zuzen ere, lau sortzaileak berriro elkartuko dira poema-bilduma musikatu hura agertokira eramateko, Arriaga Antzokian izango den ikuskizun batean. Kultur ekitaldiz beteriko hiru astetan zehar festibalak aurkeztuko dituen 28 proposamen artistikoetako bat besterik ez da izango,.Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du zikloak.

Bertsolaritza, zinema, dantza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezko sorkuntza izango dira Loraldiaren programazioaren ardatz. Gaur egungo euskal kulturaren erreferente nagusietako batzuek hartuko dute parte jaialdian: Uribek berak, Jon Sarasuak, Lorea Agirrek, Miren Narbaizak, Toti Martinez de Lezeak, Mikel Urdangarinek, Nerea Arrienek, Jon Maiak, Rafa Ruedak eta Patxo Telleriak besteak beste. Horiekin batera, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Iñigo Xalbador, Janire Arrizabalaga, Amaiur Luluaga eta Eñaut Zubizarreta bezalako sortzaile gazteak izango dira.

Jaialdiak leku berezia eskainiko die berriro talentu berriei eta proposamen berritzaileei, Loraldia Terminala ekimenaren bidez. Ekimena Zorrotzaurreko uharteko Terminalean izango da. Bertan hiru lan aurkeztuko dira: ‘Itzal(iko) bagina’; ‘Doodem, Trigger’ eta ‘Sarri min ematen du akordatzeak’.

Gainera, Loraldiak sortzaile gazteak bultzatzen jarraitzen du, Sorkuntza Digitaleko Beken bidez. Edizio honetan, 2022ko edizioaren irabazlea aurkeztuko da, ‘Gorputzaren atzean’, mundu analogikoa eta digitala konbinatzen dituen ikuskizuna. Halaber, Loraldirako berariaz sortutako ikuskizunek ere lekua izango dute programazioan. Goroldirik ez. Eraztun berdean’, hiriko mendietan zehar ibilaldi gidatua, hainbat emakumeren biografia ezagutzeko aukera emango duena, eta ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ ikuskizuna, Iban Zalduaren testuarekin eta Ibil Bedi-ren musikarekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Bob Dylanen kanta klasikoak euskaraz: Gernikatik etorritako Audience taldeak eta Belharra musikariek Bob Dylanen 100 euskara... (gehiago irakurri)
Judit Neddermann Pau Figueres gitarristarekin elkartu da, pop hauskor eta sentituenar... (gehiago irakurri)
SANTIAGO DE COMPOSTELA CORNELLÀ DE LLOBR...
'Xiberoa kantuz loraturik 'Ipar Euskal Herriko musikaren ondare oparoa ikuspegi garaikidetik jasotzen duen muntaia da. Itxaro... (gehiago irakurri)
Loraldia festibalaren 11. edizioak euskal kulturaren epizentro bihurtuko du Bilbo martxoaren 10etik 30era bitartean. Bizkaiko... (gehiago irakurri)
HAATIK DANTZA KONPAINIA
Haatik konpainiak omenaldia egiten dio Herri Gogoari, Euskal Herriko lehen diskoetxeari, 200 disko baino gehiago argitaratu b... (gehiago irakurri)
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten, antzerkiaz eta generoaz duten ikuspegia... (gehiago irakurri)
HAATIK DANTZA KONPAINIA
Dantza lan hau Herri Gogoa euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago