LITERATURA
Testua: Koldo Mitxelena Kulturunea

DZIRT-DZART SESION
Koldo Mitxelena Kulturunea
Dzirt-Dzart Sesion
2017-10-25
Komikia zuzenean marraztuko dute Komikigunean Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga. Gidari Iñigo Astiz izango dute, saioan ariketa desberdinak egin beharko dituzte komikigileek bapatekotasuna eta inprobisazioa landuz.
Ekainean izan zuen hasiera DZIRT-DZART ekimenak. Saioaren helburua komikigileak zuzenean marrazten eta inprobisatzen jartzea da, eta baita ikusle eta komikizaleak marrazkilarien gaitasun eta abilezien bidez gozaraztea ere. Horretarako lanean jarriko ditugu aurkezle bat eta lau komikigile.

Bigarren saio honetan aurkezle lana Iñigo Astizek egingo du eta marrazten berriz, Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga arituko dira.
Esan daiteke ekimen honek baduela bertso-saio baten antza, aurkezle edo gai-jartzaileak gidatuta lanean jarriko baitira komikigileak. Batzutan bakarka, bestetan binaka… gaiak emanda edo minutuak neurtuta egingo dituzte hainbat ariketa arbeletan marrazten.

Era berean, azpimarratu nahi dugu, ekimen hauen jatorrian Frantziar telebistan eman ziren Tac au tac saioak daudela. Ideia hortik hartu eta buelta batzuk eman ostean jarri baikenuen martxan komikigileen laguntzaz. Aurreko saioaren laburpena ikusgai duzuebideo honetan.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uz... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Bestea naiz' erakusketa kolektiboa hartuko du urtarrilaren 12ra arte, emigrazioren gaia abiapunt... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak e... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldia: ESO, Hego Hemisferiotik Astronomia behaketarako Europar Erakundea, ELT (E... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Se... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Korronte errepublikanoen hainbat ordezkarik 1930eko abuztuan Donostian egindako bilerari buruzko erakusketa hartu du Koldo Mi... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Maider López (1975, Donostia) nazioarteko hainbat erakusketa garrantzitsutan parte hartutako sortzailea da. Azken urteotan eg... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago