ZINEMA
Testua: Kmon

DIÁLOGOS DE CINEASTAS (KOLDO MITXELENA)
Koldo Mitxelena Kulturunea
Goya saridunak, Koldo Mitxelenako Zinemagileen Arteko Elkarrizketetan
2023-03-08
Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos) eta Carlota Pereda (Cerdita) izango dira protagonistak, biak ala biak Goya baten irabazleak 2023an eta 2019an, hurrenez hurren. "Zinemagileen arteko elkarrizketak" zikloko seigarren saioa martxoaren 9an iritsiko da Koldo Mitxelena Kulturunera, Alauda Ruiz de Azúaren (Cinco lobitos) eta Carlota Peredaren (Cerdita) eskutik.

2022ko debut garrantzitsuenetako biren zuzendariez ari gara. Horren erakusgarri da Ruiz de Azuak Zuzendari Berri Onenaren saria jaso duela 2023ko Goya Sarietan, eta filma iazko abuztuan aukeratua izan zela aurretiko hautaketan Espainia ordezkatzeko Oskar sarien 95. edizioan. Gainera, ‘Cinco Lobitos’ filmak Espainiako Film Onenaren Urrezko Biznaga saria jaso zuen Malagako 2022ko Jaialdian. Ekitaldi horretan bertan ere zuzendariak Emakumeen Interpretazio Onenaren Zilarrezko Biznaga saria eta ikusleen saria jaso zituen. Ruiz de Azúaren palmaresean, halaber, nabarmentzekoa da film baten Gidoi Onenaren 2023ko Feroz Saria.

 

Bestalde, Cerditak, Carlota Peredaren bigarren film laburrak, Film Labur Onenaren Goya saria lortu zuen 2019an. Urtebete geroago, eta izandako arrakastari esker, film laburra pelikula bihurtu zen, eta azken Goya sarietan sei izendapen jaso zituen, besteak beste, zuzendari berri onenarena eta gidoi egokitu onenarena.

 

Zikloaren bigarren edizioa

Hilaren 9ko saioa "Zinemagileen arteko elkarrizketak" zikloaren bigarren edizioaren barruan egingo da, hain zuzen ere lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren antolatutakoan. Ikasleei eta zinemazaleei zuzendutako programa bat da, eta sektoreko profesionalek ematen dute. Antolatzaileak Kultura departamentua, Donostia Zinemaldiko Z365 eremua eta Elías Querejeta Zine Eskola dira.

 

Ekimenaren bidez, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaini nahi zaizkie zinemazaleei. Horretarako, ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zinemagintzaren intrahistoria azaltzen du, elkarrizketa-formatu atsegin batean, eta elkarrizketa guztien erdigunean kokatzen da zinemagintza lanbide kolektibotzat jotzen duen ideia. Hori dela eta, zinemagile bakoitzarekin batera parte hartuko dute hainbat arlotan (muntaia, interpretazioa, gidoia, ekoizpena) lankide izan dituzten pertsonetako batzu­­­­-­­k, edo belaunaldia, abiapuntua edo kezka formalak eta tematikoak partekatzen dituzten beste zinemagile batzuk.

Beste hiru elkarrizketa

Alauda Ruiz de Azúa eta Carlota Peredaren arteko elkarrizketaz gain, beste hiru topaketa aurreikusten dira bigarren edizio honetan. Apirilaren 13an, Alberto Rodríguez zuzendariaren eta Rafael Cobos gidoilariaren arteko elkarrizketa izango da. Gidoia ere maiatzaren 4ko elkarrizketaren erdigunean egongo da, Belén Funesekin egingo den saioan, eta urrezko amaiera Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileek emango diote, maiatzaren 26an.

Saio guztiak irekiak eta doakoak izango dira, eta 19:00etan hasiko dira. Gainera, zuzenean emango dira web orriaren bidez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uz... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Bestea naiz' erakusketa kolektiboa hartuko du urtarrilaren 12ra arte, emigrazioren gaia abiapunt... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak e... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Komikia zuzenean marraztuko dute Komikigunean Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga. ... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldia: ESO, Hego Hemisferiotik Astronomia behaketarako Europar Erakundea, ELT (E... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Se... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago