ARTEA
Testua: Kmon

1930 DONOSTIAKO HITZARMENEAN. HISTORIA ETA SINKOPEA
Koldo Mitxelena Kulturunea
1930 Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea
2016-06-21
Korronte errepublikanoen hainbat ordezkarik 1930eko abuztuan Donostian egindako bilerari buruzko erakusketa hartu du Koldo Mitxelena Kulturuneak. Alcala-Zamora buru zuen batzordea sortu zuten han bildutakoek eta erabakigarria izango zen gerora Bigarren Errepublika ezartzeko.

Bigarren Errepublikaren sorreran berebiziko garrantzia izan zuten gertakizunak ezagutaraztea du helburu Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren barruan garatutako Bake-ituna proiekturen baitan kokatzen da ekimenak. Jazoera historiko hori ekarri zuen mugimendu iraultzailea koordinatu zuen Niceto Alcala-Zamora buru zuen batzorde exekutiboak, zenbait hilabete lehenago ordezkari sozialista eta errepublikanoek Donostian egindako bileraren harira sortu zenak. Horri guztiari buruzko informazio zabala biltzen du Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ekainaren 10etik irailaren 4ra ikusgai izango den erakusketak.
Erakusketak ezohiko ikuspuntutik heltzen dio Donostiako Itunaren inguruko analisiari: Errepublikaren irudiaren feminizazioa, Antonia Merce, La Argentina-k gorpuztua. Dantzari eta koreografo espainiar-argentinarra 1936ko uztailaren 18an hil zen, Estatu-kolpearen berriak aztoratuta, Donostiara euskal dantzei buruzko erakustaldia ikusteko joan eta gutxira. Walter Benjaminek esaten digun moduan, iragana historikoki egituratzeak ez du esan nahi egia gertatu zen moduan ezagutuko dugunik, baizik eta oroipen batez jabetuko garela, arrisku-une batean argitzen denean, errekonozitzeko moduan agertzen zaigun liparrean distira egiten duen irudi gisa baino ezin baita iragana harrapatu. Orainak, beraz, atzoko itzalguneetan distirak atzemateko zeregina duen errekonozimendu-eskaner baten gisa jarduten du, erresonantzia magnetiko bat balitz bezala, azaldu du Isabel de Naveran erakusketaren komisarioak.
 

 

2016ko ekainaren 10etik irailaren 4ra
Ganbara, 3.pisua
Ordutegia: Asteartetik igandera,  10:00 - 20:00 Jai egunak barne

 

http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/ganbara-/erakusketak/1682-1930-donostiako-hitzarmenean-historia-eta-sinkopea


Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uz... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Bestea naiz' erakusketa kolektiboa hartuko du urtarrilaren 12ra arte, emigrazioren gaia abiapunt... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak e... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Komikia zuzenean marraztuko dute Komikigunean Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga. ... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldia: ESO, Hego Hemisferiotik Astronomia behaketarako Europar Erakundea, ELT (E... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Se... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Maider López (1975, Donostia) nazioarteko hainbat erakusketa garrantzitsutan parte hartutako sortzailea da. Azken urteotan eg... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago