BIDAIAK
Testua: Andoni Marcos

MALETA CULTURAL RUSIA/MALETA KULTURALA ERRUSIAN
MALETA KULTURALA ERRUSIAN 2: Peterhof
2018-04-09
Petrodvortsovyla barrutiko hiria dugu Peterhof; Finlandiako Golkoan dago, San Petersburgotik 30en bat kilometrora mendendebalderantz. Hiri txiki hau aski ezaguna da, bertan daudelako Pedro 'Handia' tsarraren aginduz sortutako jauregi eta lorategiak.

1917ko Iraultzara arte, tsarren egoitza izan zen. 1918an museo bilakatu zuten, hari eta Bigarren Mundu Gerra tropa alemanek okupatu eta suntsitu zuten arte. Hura bukatuta, zaharberritzen hasi ziren eta horretan ari dira oraindik ere. Jauregi Handia deritzanak eta inguruko iturrik osatzen dute Peterhof konplexua.

Jauregi Handia Errusiako tsarren antzinako udako egoitza zen; Ur-jauzi Handia deritzanaren eta Beheko Parkearen gainetik altxatzen da. Azken honentan museo eta kultu-toki bilakatutako zenbait eraikin txiki daude, hala-nola Baserritarren Jauregia, Marlyren Jauregia, Cottage Jauregia eta bildumen museoa.

PREZIOA: Peterhof Jauregiko lorategiak ikusteko sarrera 11 euro kostatzen da. Eraikinen barrualdea ikusteko sarrerak koste gehigarria du.

GOMENDIOAK: Udan zehar, 64 iturriak musikarekin irekitzen dira egunero goizeko 11etan. Ikuskizun aparta izanik, garaiz joatea gomendatzen da leku egokia hartzeko.

IRITZIA: Peterhof bisitatzea ezinbesteko hitzordua da San Petersburgo bisitatzen dutenentzat. ‘Errusiako Versalles’ deritzana arkitektura eta lorategi multzo zoragarri eta liluragarria da. Jende asko egoten bada ere, bertako iturrik eta ur-jauziek sentsazio atsegina sortzen diote bisitariari.

 

MALETA KULTURALA ERRUSIAN 2: Peterhof
MALETA KULTURALA ERRUSIAN 2: Peterhof

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BAK PRODUCCIONES
PLAZA GORRIA: Moskuko '0' kilometroa, Errusiako hiriburuaren erdigunean bertan. Munduko plazarik handienetako bat da, hona be... (gehiago irakurri)
BAK PRODUCCIONES
Kristo Salbatzailearen Katedrala: Jatorrizko tenpluaren erreprodukzioa dugu begien aurrean, hura 1931. urtean dinamitatu bait... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DFA-AFA
Bisita gidatuak, hitzordua eskatuta Asteartetik igandetara: 11:00 - 14:00 Telefono honetara deitu: 945 403 044 Jendearentz... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago