ARTEA
Testua: Donostia Kultura

SAN TELMO MUSEOA
Donostia Kultura
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
2018-12-18
San Telmo Museoak 2019rako prestatu duen programazioa aurkeztu du. Erakusketei dagokienean heriotza, robotika, diseinua eta Gipuzkoako historiaurrea izango dira mintzagai nagusiak; jarduerei degokienean, aldiz, 2019an ere haur, gazte eta helduentzat jarduerak egongo dira eta horietan sormenari, gai garaikideei eta gure-gureak diren gaiei helduko zaie, ezagutza eta hausnarketa ahalbidetuz. 

 

 

Aldi baterako erakusketak

Erakusketa aretoetan

Laborategian:

  • Arzak. Martxoak 23 - Ekainak 16
  • Hamabostaldiak 80 urte. Uztailak 6 - Irailak 1
  • Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzaren maisu-maestrei omenaldia. Sandro Miller. Irailak 14 - Abenduak 

 

Erakusketa iraunkorra

2019an artzaintzaren inguruan Fermin Leizaolarekin egin den ikus-entzunezkoa aurkeztu eta erakusketan jarriko da, gai horretaz hitz egiten den atalean. Halaber, horretan sakontzeko, Aste Santuan artzaintzaren inguruko jarduerak antolatuko dira.

Second Canvas aplikazioaren garapenaren bigarren faseari ekingo diogu baita ere 2019an (lehena arte historikoarenalorrekoa izan zen), Euskal Artearen aretoko obra aukeraketa batekin, Michelin Funfazioarekin lankidetzan.

San Telmo pil-pilean bisitak 2019an ere eskainiko dira, Juan Mari Arzakekin lotutako erakusketaren harira.

Museoak jarduera programazio oso zabala eta anitza du. 2019an jarraitutasuna emango die horiei eta lanean jarraituko du neurri handi batean hori ahalbidetzen duten elkarte eta erakundeekin. Ondorengo hauek dira eskaintza horren zertzelada batzuk

 

Jarduerak eta proiektuak

2019an argia ikusiko du aurten martxan jarritako proiektu batek, Asier Mendizabalek egindako proposamenari jarraiki:Museo Bikoitza. Lehen edizio honetako artista gonbidatuak, Ibon Aranberrik, bere proposamena aurkeztuko du.

Erronkak lan ildoaren barruan, ohiko gaien (Giza Eskubideak, generoa, kulturartekotasuna, iraunkortasuna eta Europa) inguruan lanean segituko du museoak, baina aldi baterako bi erakusketekin lotutako jarduerak ere gehituko zaizkie: heriotza eta robotak.

Elkano zikloa 2018an abiatu zen eta 2019an ere zikloari eutsiko dio, hain zuzen ere, Juan Sebastián Elkanoren mundu biraren hasieraren urteurrena beteko den urtean. Zikloak gertakari haren testuingurua  hobeto ezagutzen laguntzeko helburua du. Salbuespenak salbu, hileko lehen astearteetan adituek Elkanok munduari bira eman zion garaiko nabigazioa, gizartea, eta gaur egunera arte iritsi diren ondorioak  aztertzen dituzte, ikuspuntu ezberdinetatik.

 

Familia tailerrak eta bisita gidatuak

Familientzako tailerrak eta haurrentzako jarduerak museoaren ildo egonkortuetako bat dira eta euren helburua da erakusketa iraunkorrean edo aldi baterako erakusketetan lantzen diren gaiak abiapuntu hartuta haurrek eta familiek, elkarrekin, sormena lantzea. Ikasturteko egitarauari jarraiki, apirilera artekoak aurkeztuak ditu museoak, eta urrian ekingo die datozen ikasturtekoei.

Bisita gidatuek erakusketetan hobeto murgiltzea eta gaien inguruko irakurketa ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen dute. Horregatik, hiru bisita gidatu ildoei eutsiko zaie 2019an: Plus 55 Kultur Gidak, 55 urtetik gorakoentzako doako bisita gidatu programa; Zeharkako begiradak, bisita gidatu subjetiboak, eta bisita gidatu programatuak aldi baterako erakusketak ezagutzeko.

San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du
San Telmo Museoak 2019ko programazioa aurkeztu du

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Hamabi arte galeriak, museok eta arte aretok parte hartzen dute Bilbao Art Disctrict zikloaren udazkeneko egitarauan. Urriare... (gehiago irakurri)
'Campillo Creativo. Sueños del Siglo XXI' erakusketa 2018 otsailera arte egongo da ikusgai, enpresak Laguardian (Araba) duen ... (gehiago irakurri)
Bilboko Guggenheim Museoak 'Zure ispilua naiz' Joana Vasconcelos (Paris, 1971) artistaren atzera begirako erakusketa hartuko ... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Gorputz Grafiak' erakusketak euskal mugimendu feministaren azken lau hamarkadetako historia irudikatuko du, apirilaren 29tik... (gehiago irakurri)
Europako Kontseiluak bultzatu du irailea eta urrian egin den ekimena, Europako Batasunarekin elkarlanean. Euskal kultura onda... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoan dago ikusgai martxoaren 24a arte Justin K. Thanhausser (1892-1976) arte-tratulariak New Yorkeko Sol... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Arkaiako herritxoan, Gasteizko ekialdean, Araban ondoen ezagutzen diren erromatarren garaiko termak daude. noiztik: 2015/01/... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago