MUSIKA
Testua: Kmon

MUSIKAGILEAK
Donostia Kultura
MUSIKAGILEAK
Musikagileak zikloa soinu garaikidez beteko du San Telmo
2020-11-11
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a

Musikagileak Zirkuituaren musika garaikidea San Telmo Musora iritsiko da larunbat honetan, azaroak 14, Kea ahots taldeak interpretatuko duen Luis de Pabloren Zurezko Olerkiarekin. Larunbatekoa museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko museoko leihatilan.

San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirukuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako lehenengoa. Bertan, zirkuituak omenaldi bat egingo dio Luis de Pablori bere laurogeita hamargarren urteurrenean, 1975ean idatzitako Zurezko Olerkia berreskuratuz, bere sorkuntza karismatikoenetako bat eta txalaparta musika abangoardistaren testuinguruan erabiltzen aitzindaria izan zena. Kea Ahots taldea izango da lan esanguratsu hau interpretatuko duena, grabatu zuenetik 20 urte pasa direnean. Sarrerak gaurtik aurerra daude salgai museoan bertan, 3 eurotan.

Ondorengo bi kontzertuak abenduan eta urtarrilean egingo dira. Abenduaren 10ean, Aitor Úcar gitarra joleak musikatik abiatuta hainbat gai jorratzen dituen kontzertua eskainiko du, tartean hainbat erabateko estreinaldi ere izango direla.

Azkenik, urtarrilaren 14an Ciklus Ensemblek eskainiko duen kontzertua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean aldi baterako erakusketarekin lotuta egongo da. XVI. eta XX. mendeen bitarteko Donostia irudikatzen duten estanpa-bilduma, hiriaren fisionomiak denboran zehar izan duen bilakaera aztertzen duena. Besteak beste, egile ezberdinek erakusketa honetan oinarrituz sortutako lan berrien estreinaldia egingo dute kontzertu honetan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Buen viento_Truca Circus_©Agustín Hurtado
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kultura-k 2026ko udaberriko arte eszenikoen programazioa osatu du, apiriletik ekainera bitartean hiriko antzoki eta ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako Gure Ahotsak zikloa zortzigarren ediziora iritsi da emakume musikarien ahotsa erdigunean jartz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
2026an, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatutako Nosferatu zikloak XX. mendeko zinemagile handienetako bati e... (gehiago irakurri)
Kmon
DONOSTIA KULTURA
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zituen Dorianek 'Futuro imbles' estudioko zortzigarren laneko abestiak. Kontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontze... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago