ARTEA
Testua: GFA-DFG

GIPUZKOAKO KULTUR ONDAREA
DFG-GFA
Gipuzkoako kultura ondareari buruzko jardunaldiak
2017-05-22
Arkeologia eta arkitekturako kultur ondareari buruzko azken berriak ezagutzera emateko Aldundiak antolatu dituen Jardunaldiak

Aldundiko Kulturako Departamentuak Ondarea Orain Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoan eta beste toki batzuetan arkeologia eta arkitekturako kultur ondarean egindako azken aurkikuntzen berri emateko. Aurkikuntza horiek oihartzun handia izan dute gure mugetatik kanpo eta gure ondarearen errealitatea ere astindu dute.

Jardunaldiak Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dira maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an arratsaldeko 19.00etan. Sarrera irekia izango da, aretoa bete arte.

Urtero egiteko asmoa dugun hitzaldi ziklo honen lehenengo edizio honetan, neandertanlen garaiko eboluzioari buruz aurkeztu diren azken teoriak ezagutuko ditu. Paleolito garaiko labar arteari buruzko azken interpretazioak azalduko dizkigute. Era beran, arkitektura garaikidearen berrikuspenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu ondarearen ikuspegitik begiratuta, eta ikusiko dugu Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioarteko erreferente bihurtzen ari dela.

Guztia formatu erakargarri, dibulgatzaile eta dinamiko batean; dokumentalen ondoren solasaldi bat egongo da, arlo bakoitzeko espezialistek moderatuta; ikertzaileek, beren esperientzia pertsonaletik abiatuta, azken aurkikuntzen berri emango digute, edo atzerritik etorritako adituek kultur ondareari buruzko ikerketaren abentura erakutsiko digute.  

“Ziklo honen bitartez herritarrengana hurbildu nahi dugu ondare eraikiaren eta ondare arkeologikoaren inguruko ikerketen, aurkikuntzen, esku hartzeen eta abarren gaurkotasuna. Hausnarketa bat ere egin nahi dugu. Gure iraganetik ikasbide ugari atera baititzakegu, oraina ulertzen eta etorkizuna pentsatzen laguntzen digutenak. Ondarea eta ondare aberastasuna ezagutzea hura kontserbatzeko berme bat da eta gizarte baten sentsibilitatearen eta heldutasunaren ageriko ikurra da” adierazi du María José Tellería, Kulturako Zuzendariak.

 

EGITARAUA

Maiatzaren 15a.

Hitzaldia. Ondare garaikidea, kontraesana?

Iván Blasi. Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko Mies van der Rohe Sariaren koordinatzailea.

Mies van der Rohe fundazioa, Bartzelona

Hizkuntza: Gaztelania.

Mugimendu modernoaren arkitekturako lan gehienak material, teknologia eta programen esperimentazio modura sortu ziren. Ez zen jarraipen historikoa izango zutenik pentsatzen, uste baitzen belaunaldi berriek esperimentatzen jarraituko zutela, eta beraz, zaharkituta gelditu zena ordezten. 80ko hamarkadatik aurrera, ordea, obra horietako batzuk zuten garrantziaz jabetzen hasi zen jendea, horietako asko eraisten ari zirela ikustean.  Hitzaldian Europa mailako kasuak eta eman zaizkien irtenbideak aurkeztuko dira, argi utzita ez dagoela guztientzako balio duen irtenbide orokorrik edo konponbiderik eztabaidaz gain.

Maiatzaren 16a.

Hitzaldia. Gipuzkoako zurezko eraikuntza. Sorpresak eta sorpresa (atsegin) gehiago.  

Josué Susperregi. Dendrokronologia Laborategiko zuzendaria. Arkeolan fundazioa.

Ibon Telleria. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea.

Hizkuntza: euskara-gaztelania.

 

Alemaniako Hausforsher  taldeko adituek argitaratutako aldizkariaren azken alea Pirinioetako eta Euskal Herriko zurezko arkitekturari eskainita dago. Talde horrek Gipuzkoako eraikinei buruz egindako balioespena oinarritzat hartuta, zurezko gure ondarearen adibide garrantzitsuenen nondik norakoak azalduko dituzte hizlariek.  Baserriek toki nabarmena merezi dute, batez ere, kontuan izanda, azken datazioen arabera, gero eta atzerago dagoela eraikin mota berezi horren jatorria. 

 

Maiatzaren 17a.

Dokumentala. Crépuscule Néandertalien (Neandertalen amaiera), Rob Hope. Y.N Productions, Ville de Malataverne eta Montagne TV. 2015. 52'.  

Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara. 

Aurkezlea: Rob Hope zuzendaria. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.

 

Rodano haranaren erdialdean 23 urtez ikerketak egiten jardun ondoren, Ludovic Slimakek zuzendutako CNRS taldeak aurkikuntza ikaragarriak egin ditu, Europako aurrehistoriako biztanleei buruz genekiena erabat aldatu duena. Zeintzuk ziren neronianoak? Neandertalek sortutako gizarte berri bat edo gizaki modernoaren lehen arbasoak? 

 

Maiatzaren 18a. 

Dokumentala. Quand Homo Sapiens faisait  son cinéma (Homo Sapiensak zinema egiten zuenean), Marc Azema eta Pascal Cuissot. MC4 productions.  2015, 52’.  

Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara 

Aurkezlea: Diego Gárate, TRACES laborategiko ikertzaile elkartua, Toulouse-Le Mirail unibertsitatea. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.

 

Astakeria al da esatea zinema Paleolitoan asmatu zela, duela 20.000 urte? Arte paleolitikoko pinturen eta grabatuen irakurketa berri batek proposatzen  du artista prehistorikoak haitzuloetako hormetan islatutako animalien mugimendua banatzeko gai zirela, animazio zinemaren era primitibo bat balitz bezala. Ez hori bakarrik: narrazio bat grafikoki islatzeko gaitasuna zuten, alegia, bazekiten historiak kontatzen soinuen eta irudien bidez. 

 

 

Donostia, 2017ko maitzak 14

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago