ARTEA
Testua: DFA-AFA

IN CORPORE SANO. ERROMATARREN GARAIKO ARKAIAKO TERMAK
DFA-AFA
In Corpore Sano. Erromatarren garaiko Arkaiako termak
2015-06-01
Arkaiako herritxoan, Gasteizko ekialdean, Araban ondoen ezagutzen diren erromatarren garaiko termak daude. noiztik: 2015/01/30 noiz arte: 2015/05/31 In Corpore Sano. Erromatarren garaiko Arkaiako termak Lekua: Bibat. Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa Antolatzailea: Euskera, Kultura eta Kirol Saila

 

 

Ramón Lozak 1978an hasitako indusketen bidez, K.o. I. eta II. mendeetako arkitektura multzo handi eta interesgarria aurkitu zen. 

Termak Suestatio izeneko hirian zeuden, galtzada nagusi horretatik oso hurbil. 

I. mendearen bukaeran eraiki ziren, eta hurrengo mendearen hasieran erabiltzeari utzi zitzaien. Berrogeita hamar urte eskas erabili ziren, eta oraindik ez dakigu zein arrazoirengatik. 

 

BAINU HUTSA BAINO GEHIXEAGO 

- Greziatik ekarri eta egokitu zuen Erromak bainuaren ohitura. 

- Bainu pribatuak zeuden (balnea), baina erabilera publikokoak, termak, dira erromatarren kulturak berezko dituenak. 

- Eguerdian ireki eta arratsaldera arte egoten ziren zabalik. 

- Nola gizonezkoek hala emakumezkoek erabiltzen zituzten, baina eremu eta ordutegi desberdinetan. 

 

- Baita denda eta liburutegiak ere egoten ziren terma gune handietan, eta ehunka pertsonari batera arreta eman ziezaiekeen. 

 

GIZARTE ETXE BAT 100. URTEAN 

Termek erakusten dute zein konplexua zen gizartea garai hartan, guk uste duguna baino antzekoagoa gurearekin alderatuta. 

Bainutegi eta igerileku publiko gisa erabiltzen ziren; baita gimnasio gisa edo kirol eta joko zelai gisa ere, baina erlijio, gizarte, kultura eta politika ekitaldiak ere egiten ziren haietan. 

Nolanahi ere, nahiz eta termak erabilera anitzekoak izan, batez ere bainutegi gisa erabiltzen ziren, baina bainua ekintza higieniko hutsa baino gehiago ulertuta, ekintza arazle zen aldetik alderdi errituala eta erlijiosoa ere bazuen-eta. 

Termek egitura lineala zeukaten Arkaian, eta horri esker SPA erako zirkuitu bat egin zitekeen: 

1. Aldagelak (apodyterium). Han uzten zen arropa eta han hartzen ziren olioak eta ukenduak 

2. Gela hotza (frigidarium) 

3. Gela epela (tepidarium) 

4. Tenperatura altuagoko gela (caldarium) 

 

5. Patioa edo Palestra 

 

Berreskuratutako arkeologia objektuek erakusten dute hangoek nolako interesa zeukaten dekorazioan eta estetika zaintzean. 

 

Zeramikazko goportxoak ageri dira olio eta ukenduetarako (Arkaian ugari); baita esparru itxiak argiztatzen zituzten olio lanparak (lucernae), iuetako tapoiak eta gorputza garbitzeko hazkagailuak (strigilis) ere. 

 

BEROTASUNAREN LUXUA 

Erromatar Inperioaren bazter honetan, zeinari orain Araba deitzen baitiogu eta non duela bi mila urteko klimaren latza ziurrenik oraingoaren antzekoa izango baitzen, ur berotan sartzeak, Arkaiako termetan egoten zen bezalako giro goxo bezain luxuzkoan eta modu aberatsean apaindutakoan, horrek pertsona normal batentzat izan behar zuen luxuaren adierazlerik gorena. 

Berokuntza sistema zen iltze jokoa, hipocaustum izenekoa. Sistema horren oinarria zen zoru aizunak eta hormak sortzea, hurbil zegoen labe batetik etorritako aire beroa ibiltzeko haietatik zehar. Halaxe berotzen ziren egongelak; hain zuzen ere, orain berotzen ditugun antzera zoru eta horma bero emaileen bidez. 

Zoru aizunek adreiluen zutabetxo multzo bat zeukaten oinarritzat. Zoladurak kareore arruntez zein mosaiko sofistikatuenez eginda egon zitezkeen. Horma bikoitzentzat zeramikazko pieza bereziak erabiltzen ziren; haiek sortzen zuten hutsartea nondik aire beroa ibiltzen baitzen. 

 

Apaingarrien artean badira batzuk nabarmendu beharrekoak, eta dira marmolezko moldurak, dekorazio piktoriko aberatsa edo leihoetako beirak; benetako luxua garai hartarako. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFA-AFA
Arabako Lurralde Historikoak kultura ondare oparoa du, mendeetan zehar aztarna utzi duena bere herri eta hirietan. Horri eske... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Badakigu jada nortzuk diren . Fernando Molero eta Xabier Etxeberriaren lanak izan dira onenak Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Artistek diseinaturiko jolas eta hezkuntza karta sorta batzuk aurkeztuko ditu Arabako Fournier Karta Museoak. noiztik: 2015... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Amarika Aretoa (Gasteiz) Apirilaren 12 arte Ia Beltza”k geldi ez dagoen irudi bat dakarkigu gogora, iluntzeko eta opaku bihu... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Artium Museoa. Ipar aretoa, 2015/01/30 - 2015/05/17 Fermín Jiménezek baliokidetasun-, iraultze- eta elkartruke-prozesuetan l... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Albaitako (Trebiñu) zeramikari apartak lan zabala eta diziplina anitzekoa utzi du, zeinetan uztartu egiten diren sorkuntza et... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, urriaren 5tik abenduaren 20ra bitartean, antzerki ekitaldi asko eskaintzen du Araban zehar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago