ARTEA
Testua: Jonan Hernández

LO QUE HA DE VENIR HA LLEGADO / ETORRI BEHARREKOA IRITSI DA
Koldo Mitxelena Kulturunea
Etorri beharrekoa iritsi da (Koldo Mitxelena Kulturunea)
2015-07-19
Globalizazioko lehen krisialdi handiari buruz, diziplina anitzetan ari diren hogeitik gora artista eta kolektibok elkarlanean emandako begirada. Koldo Mitxelena Kulturuneak, Andaluziako Arte Garaikideko Zentroak eta Gaztela Leongo Arte Garaikideko Museoak bultzatutako proiektua.

Globalizazioko lehen krisialdi handiaren ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak sakon aztertu dira hainbat forotan. Artearen munduak, ostera, ez du orain arte gai horri buruz duen ikuspuntua azaldu. Hain zuzen ere, 'Iritsi beharrekoa iritsi da' gure gizartearen etorkizun hurbila baldintzatuko duen eztabaidari egindako ekarpen handia da, XXI. mende hasierako eztabaidagai nagusietako bati emandako erantzun kolektibo eta diziplina anitzekoa.

Krisi egoerarako irtenbide posiblea bilatzeko beharra du abiapuntu erakusketak. Artista guztiek gizartearen egituraketa berri baterako gogoetak plazaratzea izan dute helburu nagusitzat. Erantzun horiekin elkarrekin lotutako hiru atalen inguruan antolatu dituzte: 'Utopia suspertu da', 'Modernitatea, proiektu osagabea?' eta 'Etorkizuna hemen daukagu'.

Bideoak, instalazioak, margoak eta argazkiak, bizi garen munduan eragina izan nahi duen ekimen batean.

kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/erakustaretoa/laster/1500-etorri-beharrekoa-iritsi-da

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos) eta Carlota Pereda (Cerdita) izango dira protagonistak, biak ala biak Goya baten irabazle... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uz... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Bestea naiz' erakusketa kolektiboa hartuko du urtarrilaren 12ra arte, emigrazioren gaia abiapunt... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak e... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Komikia zuzenean marraztuko dute Komikigunean Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga. ... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldia: ESO, Hego Hemisferiotik Astronomia behaketarako Europar Erakundea, ELT (E... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Se... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago