ARTEA
Testua: Azkue Fundazioa

SORMENEZKO KALIGRAFIA IKASTAROA (AZKUE FUNDAZIOA)
Azkue Fundazioa (Bilbao)
Sormenezko Kaligrafia ikastaroa (Azkue Fundazioa)
2016-10-29
Atsegin duzu eskuz egindako kaligrafia edo letrak sormenez idazteko jarduera? Egun hain modan dagoen sormenezko kaligrafiari buruzko ikastaroa eskainiko dugu Euskararen Etxean, Darabilborekin lankidetzan. Euskarazko hitzekin jolastuko dugu, modu kreatiboan sortu eta margotzen ikasteko.

Zer da kaligrafia eta lettering?

Lettering esaten zaio ingelesez jarduera honi eta, zehatzago adierazteko zeri buruz ari garen, eskuz marraztutako letrak sortzea dela esango genuke.

Nori zuzenduta dago?

Ikastaro hau publiko orokorrarentzat zuzenduta dago.

Adin aldetik, 15 urtetik gorakoentzat.

Plaza kopuru mugatua izango du, 10 lagunentzako. Izen ematea lehenengo burutzen dutenentzako.

Dohainik eskainiko dugu.

Datak

Ikastaro trinkoa izango da, bi saiotan eskainiko duguna, larunbata goizez: azaroaren 12 eta 19an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean.

Antolaketa

Irakaslea Ainhoa Gordo izango da. Eduki eta azalpenak euskaraz eskainiko ditu eta landutako adibideak eta egindako lanak euskaraz izango dira baita ere.

Saio bakoitzean kaligrafiaren arloko teknika desberdin bat landuko da:

-Azaroaren 12an: lettering, letrak egiten ikasi. Errotulagailu berezi batzuekin letrak sortzen eta diseinatzen ikasiko dugu.

-Azaroaren 19an: aurrerago eginez, jarduera honetan aurre pausu bat emango dugu eta  neuland teknika landuko dugu. Honi banbuzko luma batekin idazteari deitzen zaio.

Izen-ematea zabalik dago eta plazak bete arte iraungo du.

Izena emateko:

http://darabilbo.blogspot.com.es/p/izena-eman.html

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUE FUNDAZIOA (BILBAO)
Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babe... (gehiago irakurri)
AZKUE FUNDAZIOA (BILBAO)
12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek robotikaren oinarriak ikasteko aukera izango dute Gabonetan Bilbon. Horretarako, Euskarar... (gehiago irakurri)
AZKUE FUNDAZIOA (BILBAO)
Azaroaren 10eko iluntzean Baga Biga Higa emanaldia izango dugu Euskararen Etxean. Mondragon Linguarekin batera antolatu dugu ... (gehiago irakurri)
AZKUE FUNDAZIOA (BILBAO)
Euskal dantza tradizionalaren aberastasuna ikusgai izango da maiatzaren 20tik abuztuaren 31ra, Bilboko Euskararen Etxeak hart... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao-k amaiera eman dio ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa-k ‘Anónima’ erakusketa aurkezten du, Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963) artista multidiziplinarraren lanari... (gehiago irakurri)
© 2026 Ruth Asawa Lanier,
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
2026ko martxoaren 19tik irailaren 13ra, Guggenheim Bilbao Museoak Ruth Asawa: Atzerabegirakoa erakusketa aurkeztuko du, artis... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago