ARTEA
Testua: Kmon

ANTONI TÀPIES. CARTES PER A LA TERESA
DFA-AFA
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
2014-11-11
Arabako Fournier Karta Museoak Antoni Tàpies (Bartzelona, 1923 – 2012) katalanaren album bat aurkezten du, Cartes per a la Teresa, hain zuzen ere. Egilea XX. mende bukaerako plastikan eraginik handiena izan duen artista garaikideetako bat da. (2014ko azaroaren 14ra arte).
Lan osoa 64 litografiaz eta collagez osaturiko karpeta da eta 1974. urtean Parisko Maeght etxeak inprimatu zuen. 2003. urteaz geroztik museoaren bildumako zatia da.
 
Antoni Tàpiesek maitasunaz eta patuaz gogoeta egiten du lan honetan modu poetiko eta sinbolikoan, hain berezkoa duen mintzaira plastikoaren bitartez. ‘Karta’ hitzaren adiera bikoitza erabiltzen du: eskutitza eta jokoan aritzekoa; izan ere, bere emaztearentzako zenbait ohar eta Gasteizko Fournier enpresak argitaratutako kartak nahasten ditu orri hauetan.
 
Egilearen obra grafikoak, eta bereziki Cartes per a la Teresa delakoak, hainbat materialez eta objektuz eginiko collageak eta testura ugari ditu. Osagai horiek Tàpiesen kaligrafia berezi eta bere ohiko irudi batzuekin batera agertzen dira.
 
Album batean bildu diren orri hauek bat egiten dute Tàpiesek beste egile batzuekin elkarlanean egindako “artista liburu” ugariekin: “idatzita dutena garrantzizkoa izateaz gain, beren itxura materialaren bidez esaten dutena ere oinarrizkoa da”.
 
Cartes per a la Teresa lanak egileak zeukan gurari honekin lotura duela jotzen da: “objektu magikoak sortzea, ikusleari zenbait ideia komunikatu eta harengan zenbait efektu sorraraziko dituzten benetako talismanak, alegia”.
 
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa
Antoni Tàpies. Cartes per a la Teresa

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFA-AFA
Arabako Lurralde Historikoak kultura ondare oparoa du, mendeetan zehar aztarna utzi duena bere herri eta hirietan. Horri eske... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Badakigu jada nortzuk diren . Fernando Molero eta Xabier Etxeberriaren lanak izan dira onenak Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Artistek diseinaturiko jolas eta hezkuntza karta sorta batzuk aurkeztuko ditu Arabako Fournier Karta Museoak. noiztik: 2015... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Arkaiako herritxoan, Gasteizko ekialdean, Araban ondoen ezagutzen diren erromatarren garaiko termak daude. noiztik: 2015/01/... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Amarika Aretoa (Gasteiz) Apirilaren 12 arte Ia Beltza”k geldi ez dagoen irudi bat dakarkigu gogora, iluntzeko eta opaku bihu... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Artium Museoa. Ipar aretoa, 2015/01/30 - 2015/05/17 Fermín Jiménezek baliokidetasun-, iraultze- eta elkartruke-prozesuetan l... (gehiago irakurri)
DFA-AFA
Albaitako (Trebiñu) zeramikari apartak lan zabala eta diziplina anitzekoa utzi du, zeinetan uztartu egiten diren sorkuntza et... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago