ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

EL RÉGIMEN DEL PIENSO (LA ZARANDA)
LA ZARANDA
Antzerti bikain izurritea
2014-04-04
La Zarandak hiru hamarkada daramatza espainiar antzerkigintzaren orrialderik bikainetako batzuk idazten. 2010ean Espainiako Antzerki Sari Nazionala irabazi ondoren, gizakion alderdirik ilunena arakatzen jarraitzen du, txerriak jo dituen gaitz arraroa aitzakia hartuta.

La Zarandak beste behin lortu du. Lan bikaina sortu du. Ohiko umore gordinaz, eta sinboloak eta objektuak ohiko moduko berezian erabiliz, agerian utzi du gizarte diruzalearen ergelkeria 'El régimen del pienso' lan berrian. "Gizartearen ispiluaren zati bat besterik ez du erakusten, garai honetako bizitzaren zati bat irudikatzen du", dio Eusebio Calongek, obra guztietan antzerti hutsa darion konpainia honen testuen egileak.

Izurrite batek enpresa bateko txerritegiak jo ditu, eta xerriekelkar jatea eragin du. Salmentek behera egin dute eta langileak kaleratzen hasi dira. Ondorioz, beharginak nor baino nor hasi dira, elkarren aurkako borroka itsuan lanpostuari eutsi nahian, lan-etorkizun gris eta aspergarrirako pasaporte besterik ez dena.

Hortik abiatuta, antzerti-lan aparta sortu du La Zarandak, teatro onenarekin egindako ispiluaren zati honetan bere burua islatuta ikusiko duen gizartearen absurdoa erakusteko.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LA ZARANDA
La Zarandak hiru hamarkada daramatza espainiar antzerkigintzaren orrialderik bikainetako batzuk idazten. 2010ean Espainiako A... (gehiago irakurri)
LA ZARANDA
30 urteko ibibilde aparta du bizkar gainean 2010. urteko Antzerti Sari Nazionala irabazi zuen konpainiak. 'Nadie lo quiere cr... (gehiago irakurri)
30 urteko ibibilde aparta du bizkar gainean 2010. urteko Antzerti Sari Nazionala irabazi zuen konpainiak. 'Nadie lo quiere cr... (gehiago irakurri)
LA ZARANDA
Ia 40 urte daramatza La Zaranda taldeak (2010eko Antzerkiko Sari Nazionala) jenialtasun groteskoaren laguntzaz gizakiaren iza... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago