ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

META CROWFUNDING
DFG-GFA
META! CROWFUNDING
Proiektuak aurkezteko epea ireki du Meta mezenazgo programak
2020-06-04
Lau ediziotan zehar, 600.000 eurotik gorako ekarpena egin dio Gipuzkoako kultura sektoreari Foru Aldundiak bultzatutako programak. Aurten, digitalizaziora eta egungo krisiari kulturar jardueratik irtenbide sortzaileak ematera bideratutako ekimenak sarituko dituzte.

Gipuzkoako Aldundiak 88.000 euro bideratuko ditu Meta! mikromezenazgo (crowfunding) programaren bosgarren ediziora, aurreko edizioetako aurrekontua (70.000 euro) gehituz. Gainera, Piztu Kultura planaren bidez bere edukiak zabaltzeko eta gizarteratzeko konpromisoa hartu du. Aurkezten diren proposamenen artetik, 15 aukeratuko dituzte, guztiak Gipuzkoako sortzaile eta kolektiboek bultzatuak eta bertan kokatuak. “Ziur nago berriro ere agerian geratuko dela gipuzkoarrok kulturari ematen diogun babesa. Herritarrek badakite kulturak zer nolako garrantzia duen jarrera kritikoa garatzeko, gure bizi kalitateari eusteko eta etorkizun hobe bat eraikitzeko”, azaldu du Kultura diputatu Harkaitz Millanek.

Proiektu bakoitzari 4.780 euro emango dizkio gehienez Aldundiak, aurrekontua agortu arte. Normalean, herritarren ekarpenek erakundearen ekarpena bikoiztea ahalbidetzen dute, aurreikusitako finantzaketa gainditu arte. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 5ean hasi eta uztailaren 16an bukatuko da. Aukeratutako egitasmoak uztailaren 28an jakinaraziko dituzte. Tramitazioa Meta!-ren edo Goteo fundazioaren webgunearen bidez egingo da.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Irailean hasitako Meta! kanpainako 14 proiektuek 146.808 euro lortu dituzte eta horietako gehienak, 11 zehazki, 2020an zehar... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
2017. urtean herritarren ekarpena 95.621 eurokoa izan zen, eta Aldundiarena 63.722 eurokoa. 1.333 pertsonak parte hartu zuten... (gehiago irakurri)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoako Aldundiak eta Goteo Fundazioak Meta programa bultzatu dute, kultura-proiektuei zuzendutako mikromezenazgo ekimena.... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Aurtengoan Gipuzkoako Surf Federazioaren eta Euskal Herriko Surf Federazioaren FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekin s... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago