ARTE ESZENIKOAK
Testua: DFG-GFA

META CROWFUNDING
DFG-GFA
'Meta' mikromezenasgo programarko gehienezko ekarpena handitu du Gipuzkoako Aldundiak
2018-04-24
2017. urtean herritarren ekarpena 95.621 eurokoa izan zen, eta Aldundiarena 63.722 eurokoa. 1.333 pertsonak parte hartu zuten, eta batez beste 72 euro jarri zituzten. Finantziazio bide honen bidez 35 proiektu garatu dira gaur arte.

Kulturako foru diputatu Denis Itxasok, arloko zuzendari Maria Jose Telleriarekin eta Goteo Fundazioko ordezkaria Manuela Frudá-rekin batera, Meta! Programaren edizio berria aurkeztu du. Proiektu kulturaletan mikromezenasgoaz edo crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!, eta Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen ekarpen indibidualak osatzeko.

 

Deialdi honetan Kultura Departamentuaren proiektu bakoitzeko gehienezko ekarpena 4.700 eurotara igo da aurreko urteetakoa 3.500 euro zelarik, hau da, %30 baino gehiagoko igoera egon da. Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, aipaturako mugarekin. Aldundiaren dirutza agortzen ez bada, proiektu bakoitzari emandako ekarpena handi daiteke.

 

Kanpaina bi fasetan garatuko da, helburu hauekin: partaideak erakartzeko, dohaintzak eta partaidetza sustatzeko, hautatu diren proiektuak ezagutzera emateko eta kultur partaidetzaren aldeko giroa sortzeko.

 

Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 23an hasiko da proiektuen bilketarekin, maiatzaren 8an crowfunding tailer bat egongo da aurkeztutako proiektuen promotoreentzat; ekainaren 5ean proiektuak jasotzeko epea amaitzen da eta kanpainan aterako diren proiektuak aukeratuko dira; uztailaren 12an beste crowfunding tailer espezifiko bat egongo da aukeratutako proiektuentzat; eta irailaren 18an diru-bilketa kanpaina hasiko da. Aukeratuek etengabeko aholkularitza jasoko dute proiektuak plazaratzeko eta garatzeko erari buruz. Eta izen-ematea meta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez egingo da.

 

Ekimen honekin Aldundiak proiektu kulturalekin eta gizartea sortzen dutenekin konexio handiagoa lortu nahi du; baliabide ekonomiko berriak erakartzea; eta ekintza kulturalari sostenibilitate handiagoa emateko. Gainera, ekimen honek herritarren eta gizarte eragileen partaidetza proiektu eta politika kulturaletan bultzatzen du; Internet plataformetan plazaratzen direnez, aukera ematen du proiektu eta ekimen kultural desberdinek gizartean zein atxikipen eskuratzen duten jakiteko; dirulaguntza publikoen osagarri diren finantzabide pribatuak eskuratzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egiten dituzten ekarpenen bitartez, eta finantzaketa publikoa sostengu edo onarpen sozial handiena duten proiektuetara bideratzeko.

Bigarren edizioa

META programaren bigarren edizioak emaitza oso positiboa izan du, jasotako 33 proiektuetatik, 16 aukeratu dira eta 15-ek, arrakasta izan  dute finantzaketan. Herritarren ekarpena 63.722 eurokoa izan da. 1.333 pertsonek parte hartu dute eta bataz beste 72 euro jarri dituzte, lehenengo edizioaren 64 euroko bataz besteko izanik.

 

Guztira, lehenengo eta bigarren edizioak batuz, 35 proiektu finantzatu dira bide honen bidez. Aurtengo helburua programa honen barruan beste 15 proiektu garatzea da. Aurreko bi edizio hauetan finantzaketaren arrakasta maila %97-ko izan da eta 300.000€-ko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

 

Kulturako diputatuak adierazi duenez, programa honekin “lagundu nahi dugu kulturgintzan ekimen berritzaileak eta eragile berriak sortzen eta, halaber, horiek sendotzen, ezagutza eta jokaera modu berriak ahalbidetuz”. Era berean, kultur proiektuak finantzatzeko programak politika berri bat dakar programak, laguntzak emateko garaian gardentasun handiagoa eta inplikazio sozial zabalagoa bermatzen duena; azken batean, gizartea bera izango baita kultur proiektu interesgarrienak zein diren bere iritziz zehaztuko duena".

 

Meta! egitasmoa Goteo Fundazioaren bidez garatuko da, programaren kudeaketaz, formazioaz, META plataforman espazioa sortzeaz eta proiektuak hautatzeaz eta laguntzeaz arduratuko dena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Lau ediziotan zehar, 600.000 eurotik gorako ekarpena egin dio Gipuzkoako kultura sektoreari Foru Aldundiak bultzatutako progr... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Irailean hasitako Meta! kanpainako 14 proiektuek 146.808 euro lortu dituzte eta horietako gehienak, 11 zehazki, 2020an zehar... (gehiago irakurri)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoako Aldundiak eta Goteo Fundazioak Meta programa bultzatu dute, kultura-proiektuei zuzendutako mikromezenazgo ekimena.... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago