ARTE ESZENIKOAK
Testua: DFG-GFA

BONOKULTURA GIPUZKOA
DFG-GFA
Gipuzkoako 64 liburudendek bat egin dute Bonokultura kanpainarekin
2018-12-11
8.854 kultura bono jarri dira  salgai Gipuzkoako 64 liburudendetan. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko dira eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirutza jarriko du.

Aurten dendak 64 izango dira, iaz baino hamahiru gehiago, eta herriak ere ere iaz baino bost gehiago izango dira. Herriak hauexek dira: Andoain (1), Arrasate, (1), Asteasu (1), Beasain (1), Bergara (1), Donostia (25), Eibar (2),  Elgoibar (1) , Errenteria (4), Hernani (2), Irun (3), Lazkao (1), Legazpi (1), Mendaro (1), Mutriku (2), Oiartzun (1), Ordizia (1), Orio (1), Oñati (4), Soraluze (2), Tolosa (2), Usurbil (1), Villabona (1), Zarautz (2) eta Zumarraga (2).

 

Bonoa urtarrilaren 15a baino lehen erabili behar da erositako leku berean. Ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak erosi.

 

Bonoak ezaugarri hauek izango dituzte:

 

  • Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko  hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

 

  • Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan

 

Bonuak lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatu dira. Urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango dira, eta salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan.

 

Saltokiei eskertu egin nahi diet kanpainarekin bat egitea guztion mesederako izango baita. Kulturaz gozatzeko nolabaiteko “sukar” kutsakorra sortzen da egun hauetan, eta urte guztira zabaltzea nahiko genuke.  Lortu nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatu ahal izatea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko merkataritza bultzatzea. Halaber, euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Izan ere, kulturaren salmenta sustatzeaz gain, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza ere bultzatu nahi ditugu”, esan du Itxasok.

 

“Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartzea” azaldu du Itxasok. 
 

Eguberriei begira, kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda eta disko dendek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' zikloa Irungo Oiasso Museoak 2024ko urriaren 10etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean hartutak... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago