ARTE ESZENIKOAK
Testua: Bego Guzmán

GIZARTE | MUJERES CREADORAS / EMAKUME SORTZAILEAK
Unesco Etxea
UNESCO ETXEA-GIZARTE
GizARTE | Emakume Sortzaileak Lurraldean sorkuntzan jardun, hura eraldatzeko
2021-02-26
GizARTE / Emakume Sortzaileak atalean, lehen ere hurbildu izan gara Euskadiko herrialdeetan lan egiten duten hainbat emakumeren esperientzia artistiko eta sortzaileetara. Oraingo honetan, gure arretagunea Gipuzkoa izango da, eta han, gizarte-eraldaketaren helburua ekintzetara eramaten duten hezkuntza, arte eta kulturaren eremuetako ekimen eta proiektu interesgarriak.

GizARTE jaio zenetik, unibertsitatean aurkitu izan dugu sare-lanerako espazioetako bat, ARTikertuz ekimenaren bitartez, hain zuzen ere; ARTikertuz EHUko Hezkuntza Fakultatean (Donostia) sortutako jardunbide-komunitate bat da, non hainbat irakasle eta ikertzailek  bat egin zuten, 2015eko hasierako asteetan, irakaskuntzaren jardunbidea artearen bidez hobetzeko eta eraldatzeko asmoz. Estitxu Aberasturi irakasle titularraren laguntzaz, unibertsitatean sartu gara, ikasle eta irakasleez osatutako tailerretan hainbat kontzeptu lantzeko indarkeria matxistarekin, kontsumismoarekin eta “artibismo” ideiarekin lotura dutenak; lan-saioak eskainiko dituztenen artean ditugu, besteak beste, Calcuta Ondoan, Ikertze, Jon Martin, Eva Mena eta Cocina de Gerrilla Sukaldea.

 

Hezkuntza formalaren arloan, Baketik ekimena 2007tik ari da, batez ere umeekin eta gazteekin, forum antzerkiaren metodologia erabiliz, sentsibilizazio-lana egiten hainbat gairen inguruan, besteak beste jazarpena, arrazakeria, kontsumoak, aniztasuna eta berdintasuna. Elena Aranbarri tolosarra ari da, bai taula gainean, bai tailerrak ematen, uste osoa duelako antzerki parte-hartzailearen formula zuzena eta eraginkorra dela eskolan balio etikoen sustapena lantzeko.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere nerabeentzako ekimenak sustatzen ditu, Kultura Eskola programaren bidez, arteen eta kultura-ondarearen ezagutza zabaltzeko. Haren helburu nagusia sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea da, eta ikuspegi kritikoa garatzen laguntzea. GizARTE Sarearen hainbat esperientzia hautatu dira haren katalogoan jasotzeko; esaterako, Horman Posterren Antigone Metodoa edo UNESCO Etxearen Ondare Up!, ondarearen inguruan lan egiteko.

 

Baina lurraldean badira beste arretagune batzuk ere, lan handia egiten dutenak, gizarte-eraldaketarako kulturaren ikuspegitik. Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da horietako bat, baita Kutxa Kultur-ek egiten duen lana ere, elkarbizitza sustatzeko eta sortzen ari den talentuari laguntzeko gune eta plataforma gisa. GizARTE Sareko hainbat eragilek, Gipuzkoan errotuak izanik, jaso dute fundazioaren laguntza, beren ekimen sortzaile eta berritzaileak adierazpide artistiko eta kultural anitzen bidez aurrera eramateko. Horietako bat The Languages of Energy proiektua da, 2020an hautatua izan zena eta orain Tabakaleran aurkitu dezakeguna.

 

The Languages of Energy

Soraya Sánchez, kultura-kudeatzailea, ikertzailea eta kantaria, eta Marianke Grootjans, musika-terapeuta titularra Austriako Osasun Zerbitzu Nazionalaren Ospitale Psikiatrikoan, The Languages of Energy proiektuaren sortzaileak dira. Proiektu hau hasieratik ari da lanean gizartearen eraldaketa eta norberaren garapena lortzearen alde, artearen bidez, soinuaren bidez, elikaduraren eta sendabidearen bidez, eta aldaketa esanguratsua lortu nahi du pertsonen osasuna eta ongizatea sendotzeko. 2020a, zalantzarik gabe, urte ona izan da proiektuaren bultzadaren ikuspegitik, Kutxa Fundazioak bere “Talentua” programan sartu duelako, eta horrez gain, Medialab Pradoren eta Kultura Ministerioaren aitorpena jaso dutelako proiektuaren ikerketa-laborategiek.

 

Beste hainbat ekimen ere aipagarriak dira, besteak beste, Artaziak izenekoa, 2013tik Tabakaleraren bitartekari taldeko kideak direnak, herritarren eta kultura-zentroaren arteko harremanak eta lankidetzak sustatzeko, eta arteekin lotutako hezkuntza-proiektu esperimentalak garatzeko; Ventana a la Diversidad, arteei eta aniztasunei buruzko hezkuntza-proiektuak bultzatzen dituena; AZPI Kultur Elkartea, arte-jardunbide garaikideak zabaltzeko eta egungo hiri-ereduaren inguruko gogoeta egiteko; eta Kawadeni, afrikar kultura ezagutarazteko eta Europaren eta Afrikaren arteko lokarri bat eratzeko asmoz sortutako ekimena.

 

Horra zenbait esperientzia, lurraldea eraldatzeko artearen eta kulturaren bidez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
UNESCO ETXEA
Irantzu Lekue euskal artista eta aktibista bat da, eta helburu artistiko eta soziala duten muralak egiteagatik da ezaguna, ba... (gehiago irakurri)
Santiago Farizano Donostitik
UNESCO ETXEA
“Komikian beti izan dira istorioak kontatu izan dituzten emakumeak, nahiz eta jendeak ez ezagutu; orain, aldiz, kasu egiten ... (gehiago irakurri)
UNESCO ETXEA
Micaela Távara emakume perutarra da, aktibismo feministan duen inplikazioagatik eta Trenzar Kultura Elkartean duen parte hart... (gehiago irakurri)
Claudia Aguinaga Gumuzio
UNESCO ETXEA
“Kalitatezko hezkuntza inklusibo eta parekide bat eta bizitzaren joanean etengabe ikasteko aukerak lortuko baditugu, kultu... (gehiago irakurri)
UNESCO ETXEA
“Talentuak ez du generoa igartzen. Sortu behar dugun munduan, erabakiak hartzen dituztenek onartu behar dute emakumeek, beren... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da Leioan. 23 edizioren ondoren, ziklo hori erreferentzia... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago