ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

PLATERUENA
Durangoko Udala
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Durangok Plateruena zabalduko du 2021eko Azokarako
2021-09-24
Behin behinekoz zabalduko dute, azpiegituraren etorkizuna erabakitzeko prozesuaren emaitzak gauzatu bitartean. Ehundik gora herritar, talde eta sortzailek parte hartu dute prozesu horretan.

Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, Ahotseneak aterpea izan dezan bertan. Iaz bezala, euskal musika eszenako taldeek Plateruenaren oholtza zapaldu ahalko dute abendu honetan, Udalak hainbat mantenu lan egin ostean. Azokaren ostean berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. ‘Leiho bat ireki, Geroa begitantzeko’, lema erabili dute udal ordezkariek iragarpen hau egiteko, etorkizuneko Plateruenaren diseinuan lanean baitabiltza duela hilabete batzutatik.

Izan ere, 2020ko abenduaren 31n Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxi zituen eta berau kudeatzen zuen kooperatiba desegin zen. 18 urteko ibilbide bati amaiera eman zitzaion, eta lokala eta kultur ondarea Durangoko Udalaren esku geratu zen. Harrezkero, udal arduradunak bi ildo nagusitan ari dira lanean. Alde batetik, Plateruenaren ateak berriz zabaltzeko mantenu eta hobekuntza lanak zehaztea, eta, beste alde batetik, kulturgunearen kudeaketa eredua eta etorkizuneko erronkak zehaztea.

Azken honek izan du pisu handiena azken hilabeteetan, izan ere, Udalak hausnarketa prozesu bat abiatu zuen otsailean herritar eta eragile ezberdinekin, etorkizuneko kudeaketaren ildo nagusiak irudikatzen hasteko. Prozesu horretan, 100 herritar, sortzaile, elkarte zein kultur eragile baino gehiagok parte hartu dute, eta ondorio nagusitzat izan dute Plateruena kultura, euskara eta sorkuntzarako erraminta izan beharko lukeela.

Hiru foku nagusi

Durangoko kulturgintzaren egoera hizpide izan da tailer guztietan, izan administrazioko langileekin egindakoan, izan elkarte eta sortzaileekin egindakoetan. “Plateruena kultur sorkuntzarako harrobi, topagune, esperimentazio gune eta erakusleiho izango da, euskara nagusi izango den espazio batean. Kultur komunitatea ehuntzeko eta zabaltzeko kultur elkarteak, sortzaileak, kulturzaleak eta kulturgileak barnebildu nahiko lituzke etorkizuneko Plateruenak. Zeharka, gainera, Durangoko eragileentzako, gazteentzako, haurrentzako edota ikastetxeentzako aterpe izan nahiko luke. Horrez gain, orain arte Plateruenara hurbildu ez diren herritarrentzako erakargarri izan beharko luke”, adierazi dute  udal ordezkariek.

Udalak gidatutako prozesuan proposamen asko egin dira Plateruena edukiz hornitu eta eskaintza elikatzeko. Dena den, eskaintza hori proiektu kultural baten aterkipean egotearen garrantzia ere azpimarratu da. Bertan, arte diziplina ezberdinetarako topaleku izateko proposamenak helarazi dira, esaterako, musika, antzerkia, dantza edota arte plastikoarentzat.

Horrez gain, Plateruenako ostalaritza zerbitzuaren gaineko zalantzak agertu dira prozesuan ere. Ondorio nagusia izan da, Ostalaritza zerbitzua, egotekotan, osagarri izan beharko lukeela, kultur proiektua baldintzatu gabe.

Kudeaketa ereduaren inguruko aukerak ere mahaigaineratu dira partehartze prozesuan eta Udal Gobernuak teknikoki eta legalki egokiena izango denaren inguruko hausnarketan eta erabakitze prozesuan murgilduta dago.

Txosten teknikoa berrirekierarako

Esan bezala, Durangoko Azokara begira ateak berriz ere irekiko ditu Plateruenak, baina, horren aurretik, horrelako eraikin bat berrirekitzeak suposatzen duen lana aurreikusi du Durangoko Udalak. Horregatik, Udaleko Bulego Teknikoak txosten bat prestatu du behin behineko berrirekiera horri aurre egiteko. Besteak beste, hornidura sistemak edota soinu ekipoa martxan jarri beharko dituzte berriz ere.

Udal arduradunen esanetan, datozen hilabeteetan, aurrerapuso sendoak egingo dira Plateruenak behin betiko ateak ireki ditzan: “Berrirekiera honetarako erabili dugun lemak dioen bezala, leiho txiki bat ireki dugu etorkizunaz hausnartzen dugun bitartean. Argi daukagu Plateruena indartsu bat behar dugula Durango are indartsuago bat eraikitzeko. Hori lortzeko lanean dihardugu eten barik, kasuistika eta eredu ezberdinak aztertuz”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DURANGOKO UDALA
Aurtengo edizioa hau ekainaren 23an hasi eta irailaren 2an amaituko da. (gehiago irakurri)
DURANGOKO UDALA
Txelu Angoitia argazkilaria da autorea. Durangoko gizartearen egitura islatzen duten erretratuak abendura arte egongo dira ik... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Emanaldiak abenduaren 4tik 8ra egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ibilbide luzeko musikariak eta hasiberriak ha... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago