ARTEA
Testua: Kmon

DGO2021
Durangoko Udala
100 durangarren argazkiak bildu dituzte 'DGO2021' instalazioan
2021-10-12
Txelu Angoitia argazkilaria da autorea. Durangoko gizartearen egitura islatzen duten erretratuak abendura arte egongo dira ikusgai Arte eta Historia Museoaren kanpoaldean.

Durangoko Arte eta Historia Museoak 'DGO2021' argazki-instalazioa aurkeztu du. Bertan, 100 erretraturen bidez, 2021eko Durangoko biztanleriaren proportzioak, sexuaren eta adinaren araberakoak, zehatz-mehatz islatzen dituen giza mapa bat osatzen da. Instalazio horrek 10x10 metroko olana bat du eraikineko horma batean, eta abendura arte egongo da bertan.

Prentsaurrekoan, Txelu Angoitia argazkilaria eta Udal zein Museoko arduradunak egon dira, eta  kolektiboak indibidualitateen gainetik duen garrantzia azpimarratu dute:

"Gure ezberdintasunetatik haratago, herri anitza eta batua osatzen dugun pertsonen kolektiboa da Durango. Argazki-instalazio honek, hain zuzen ere, horixe erakusten du: kolektiboaren garrantzia. Kontzeptualetik haratago, durangarrak garenez, ilusio berezia egiten digu gure herritarrak gure herriko horma enblematiko eta paregabe honetan ikustea", azaldu du Ane Abanzabalegi zinegotzi eta Astarloa Kulturgintzaren presidenteak.

Argazkigintzan, erretratua, askotan, liskar moduko bat bezala ulertzen da, modelo eta argazkilariaren arteko borroka bat, non bakoitzak bere ikuspuntua ezartzen saiatzen den. Kasu honetan, erretratroetan agertzen diren pertsonek nahiago izan dute proiektu kolektibo batekin bat egin, norberaren irudiaren kontrola gailentzea baino.

Museoak, bere aldetik, argi utzi du Durangoko herritarrentzako gune bat dela; horregatik, instalazio hori ikur bat da, dei bat, familia-argazki bat, Durangon bizi diren pertsona guztiek Museoa beren etxe gisa senti dezaten.

100 durangarren argazkiak bildu dituzte
100 durangarren argazkiak bildu dituzte
100 durangarren argazkiak bildu dituzte
100 durangarren argazkiak bildu dituzte
100 durangarren argazkiak bildu dituzte
100 durangarren argazkiak bildu dituzte

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DURANGOKO UDALA
Aurtengo edizioa hau ekainaren 23an hasi eta irailaren 2an amaituko da. (gehiago irakurri)
DURANGOKO UDALA
Behin behinekoz zabalduko dute, azpiegituraren etorkizuna erabakitzeko prozesuaren emaitzak gauzatu bitartean. Ehundik gora h... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
BBVA
San Nikolas Jauregian 'Euskal artearen analogiak BBVAren bilduman' erakusketa egongo da ikusgai, Jorge Oteiza, Aurelio Arteta... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago