ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

EKAINEKO PROGRAMAZIOA DONOSTIA KULTURA PROGRAMACIÓN DE JUNIO
Donostia Kultura
Kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean
2020-06-10
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontzertu, hiru antzezlan eta sei filmen proiekzioak programatu dituzte hiriko antzokietan, aretoetako edukiera murriztuz eta neurri higieniko zorrotzak aplikatuz, segurtasuna bermatu ez ezik esperientzia atsegina eskaintzek helburuarekin.

Teloia berriz ere altxatu da Donostian. Gipuzkoako hiriburuko antzokiak ateak irekitzen lehenak izango dira, osasun larrialdiak eragindako geldialdiaren ondoren. Ekainean zehar, hiru kontzertu, hiru antzezlan eta sei filmen proiekzioak hartuko dituzte. Horrez gain, osasun arloko langileen omenezko gala egingo dute hilaren 10ean (asteazkena) Victoria Eugenia Antzokian. Hori guztia, ‘Kultura osasunez gozatu!’ leloarekin. Emanaldi guztietan, erdira murriztuko dute aretoetako edukiera eta neurri zorrotzak aplikatuko dituzte konpainien, langileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko. Hala ere, ‘esperientzia atsegina’ eskaintzea espero dute Donostia Kulturako arduradunek, egitarauaren aurkezpenean Kultura zinegotzi Jon Insaustik adierazi zuenez.

 

Bertako sortzaileak

 

Lehen emanaldia Zea Mays taldearen kontzertua izango da (hilak 12, Victoria Eugenia). Ondoren etorriko dira Egoitz Lasa eta Ramon Agirreren ‘Gu primer!, ‘Harri orri ar’ eta ‘Palabras encadenadas’ antzezlanak. Zinemari dagokionez, Bang Bang Zinema eta Nosferatu zikloek lekua izango dute programazio berrian. McEnroe eta Lou Topet taldeen kontzertuek osatuko dute Musikaren atala. Bertako sorkuntzari laguntzea eta aurrez programatuta zeuden ikuskizun batzuk berreskuratzea du helburu programazio berriak.

Ikuskizun guztietan, eserlekuen erdiak jarriko dituzte salgai (391 Victoria Eugenian eta 260 Principal Antzokian), ehuneko 10eko deskontuarekin. Besaulkietara iristeko eta emanaldia bukatutakoan irteteko informazio zehatza jasoko dute ikusleek. Horrez gain, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

 

Kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean
Kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean
Kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA KULTURA
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak bultzatu duen 'Ipuinaren Ordua' online ipuin-kontaketa saioak atseden hartuko du ekainean uztailean berriz ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Kulturaren deseskalatzeak aurrera jarraitzen du Donostian. Hiriko aretorik enblematikoenetako batek, San Telmo Museoak, ekain... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
San Telmo Museoak 2019rako prestatu duen programazioa aurkeztu du. Erakusketei dagokienean heriotza, robotika, diseinua eta G... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gabriel García Márquezek kronika “errealitatearen nobela” dela esan zuen. Bertatik hartu du bere izenburua Ernest Lluch Kultu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago