ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

4.600 ikusle izan dira Durangoko Uda Kulturaz Bizi zikloan
2020-09-10

UDA KULTURAZ BLAI! DURANGO 2020 

Uztailaren 3tik irailaren 5era. 

Balorazioa: San Agustin Kultur Gunea, Bixenta Mogel Biblioteka eta Arte eta Historia Museoa 

Uda Kulturaz Blai! uztailaren 3tik irailaren 5era burutua da. Guztira arte eszenikoetako 38 zuzeneko saio eskaini dira. Egitarau anitza izan da, diziplina, ikusle eta gustu guztiak zaindu asmoz, hala, programa antzerkiak, musikak, zirkuak, dantzak, ipuin kontaketa saioek, eta bertsolariek osotu dute. 

Guneei dagokionez, uztailean 3 gune seguru erabili ditugu (Landako eskola, Kurutziaga Ikastola eta Plateruena Kafe Antzokia), abuztuan berriz, kultura eskaintza ziurtasunez gauzatzea posible zela ikusita Durangoko beste plaza eta txoko batzuk erabili ditugu, Tabirako parkea edota Benita Uribarrena besteak beste; hala ere, eguraldiagatik ezin izan dugu programa gura beste zabaldu, San Fausto eta Aramotz auzuneetako ekitaldiak lekuz aldatu behar izan zirelako. 

Ima Garrastatxu alkate eta Julian Rios alkateordeek “Kulturak Durangorentzat duen garrantzia” nabarmendu dute prentsaurrekoan. “Konfinamendu ostean, Berraktibazio Plana lantzen hasi ginen herriko sektore ezberdinekin, eta argi izan genuen Durango berraktibatzeko kultura ezinbestekoa zela. Gauzak horrela, udarako kultur eskaintza indartsu eta segurua egitea erabaki genuen. Emaitza begibistakoa da; Durango kulturaz bete da udan zehar”. 

Aipagarria da programa hau gauzatzeko sortu den lantaldea. Museoa, Biblioteka, Plateruena, Denboraren Bankua eta San Agustinen elkarlanetik egitarau anitz eta aberatsa osotu ahal izan baita. Oso balorazio positiboa merezi duen sinergia sortuta. 

Ikusleek gogo onez onartu eta jarraitu dituzte segurtasun neurriak, alegia, eskua garbitzetik hasi, musukoarekin egon, eta, aldez aurretik izendatutako lekuetan eseri behar izatea. Gainera, biziki eskertu digute harreman taldean esertzeak antolakuntzari sortzen dion lana. 

Aurreikusitako 38 emanaldietatik 3 bertan behera utzi behar izan dira, bata euriagatik, beste bat ikusle faltagatik (ipuin kontaketa saio bat) eta hirugarrena konpainia etorri ezinik geratu zelako. 

Egin diren 35 saioetara 4.600 lagun etorri dira. Eserleku mugatuak zirela kontutan izanda bataz beste prestatutako lekuen %72a bete da. Ikusle gutxien egon den saioan %36ko etorrera egon da, beste 9etan berriz leku guztiak bete dira, Markeliñe, Panoli Kabareta, Sua eta Bingo Boludaren 4tik 3 emanaldietan. 

Udako programazio hau antolatzeagatik durangarren esker ona jaso dugu, hala adierazi digute behin baino gehiagotan. 

Kulturgintzako profesionalek berriz, aipatu digute sektorean erreferentziakoak izan garela, bai kultura berraktibatzeko egitasmoaren mardultasunagatik, eta baita aurrera eramateko moduagatik ere. Izan ere kultura berraktibatzeak gizartea eta kulturgintza biziberritzen baititu. 

BIXENTA MOGEL BIBLIOTEKA 

Uda Kulturaz Blai egitasmoaren barruan, Bizenta Mogel Bibliotekak 7-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako 15 tailer ezberdin burutu ditu uztaila eta abuztuan zehar eta 

125 haur inguruk parte hartu dute. Hitza oinarri modura izan dituzten tailer hauek, egitasmo barruko beste ekintza guztiak bezala, segurtasun neurri guztiak errespetatuz burutu dira: gehinez 10 pertsonako taldeak eratu ditugu eta derrigorrezko segurtasun neurriak bermatu dira. 

Txontxongilo, koadernaketa eta komiki tailerrak izan dira arrakasta gehien izan dituzten tailerrak, eta uztailean abuztuan baino partaide gehiago izan ditugu. 

Bibliotekatik, partaideen aportazioak jaso eta gero, oso balorazio positiboa egiten dugu eskeinitako tailerren inguruan. 

ARTE ETA HISTORIA MUSEOA 

Arte eta Historia museoan heldu eta umeentzako ekintzak antolatu ditugu uztaila eta abuztuan zehar. Orokorrean erantzun positiboa izan dugu eta ekintza arrakastatsuak izan dira. Helduentzako bisita arkeologikoak antolatu ditugu. Bertan Durangoko historia ulertzeko arkeologiaren papera zein garrantzitsua den azaltzen zen. Horretarako bisita museoan hasten zen eta bertan amaitu, baina, tartean Durangoko aztarnategi arkeologikoak izandako guneak ere bisitatzen ziren. Izandako arrakasta hain da handia, berriz ere egitea pentsatu dugula. 

Umeentzako tailerren kasuan, bi ekintza desberdin antolatu dira adin tarte desberdinetako haurrentzat. Guztietan museoko bilduma iraunkorretik hasita, sormena lantzea izan da gure nahia, bakoitzaren erritmora eta nahi erara moldatuz. 

Segurtasun berme guztiak izateko, ekintzak moldatu izan ditugu eta ezin izan dute materiala konpartitu, baina talde lana bultzatzea garrantzitsua denez, hau egin dugu betiere segurtasun bermeak emanez. Azken urteetan umeentzako tailerrak egin izan ditugu uztailean eta aurten, aurrenekoz, abuztuan egin ditugu Uda Kulturaz Blai programaren barne eta horregatik froga moduan hartu dezakegu etorkizunera begira hauekin jarraitzeko edo moldatzeko. 

DATUAK 

Bisita gidatuak 

4 gazteleraz eta 4 euskaraz. Guztietan taldea bete da. Hasierako bisitak 15 pertsonetako ziren, baina azken aginduen arabera azken bi bisitak 10 pertsonara jaitsi behar izan ditugu. Beti ere, taldeak bete direlarik. Guztira 108 pertsonek hartu dute parte. 

Tailerrak 

Guztira 18 tailer genituen prestaturik eta hauetatik 15 egin dira. Abuztuko hiru tailer ez dira egin minimoa bete ez delako. Uztailean tailer guztiak beteak egon ziren (10 ume talde bakoitzeko) eta abuztuan zailtasun handiagoak izan ditu taldeak betetzeko. Dena den, guztira 130 umek hartu dute parte tailer hauetan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da Leioan. 23 edizioren ondoren, ziklo hori erreferentzia... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra bitartean Loraldia Festibalaren 10. edizioa ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat leloarekin. Hiru... (gehiago irakurri)
LORALDIA
2024 edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Berrikuntza ugari ekarriko du jaidlaiak. (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago