ARTE ESZENIKOAK
Testua: Donostia Kultura

LA NOVELA REALIDAD: CRÓNICAS PERIODÍSTICAS
Donostia Kultura
Errealitatearen Nobela: Kazetaritza-kronikak zikloa, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean
2018-10-30
Gabriel García Márquezek kronika “errealitatearen nobela” dela esan zuen. Bertatik hartu du bere izenburua Ernest Lluch Kultur Etxeak urria eta abendua bitartean eskainiko duen zikloak. Bertan, lehen mailako kazetariek hartuko dute parte: Karlos Zurutuza, Roberto Valencia, Ane Irazabal eta Ander Izagirrek. Azkeneko urteak bikainak ari dira izaten kronikarentzat: egileak eta irakurleak irabazi ditu eta sormen handiko unea bizi du.

Genero honek mundu aldarri eta gatazkatsuaren konplexutasuna islatzeko gaitasun handia du, bere narrazio-tresnak eta bere zuzeneko lekukotza dela eta. Gaur egun informazio ugari dugu, baina gehiena azalekoa eta azkar kontsumitzen dena. Kronikak, ordea, errealitateari begirada sakonagoa zuzentzen dio, gertakizunen ikuspegi eta interpretazio landuagoa eskaintzen du. Eta hori bera narrazioaren indarraz eta literaturaren esperientziaz baliatuz egiten du.

Zikloaren lehen bi solasek Afrika eta Latinoamerikako errealitate gordinak ekarriko dizkigute. Karlos Zurutuzak Tierra adentro idatzi du, Europarako bidean Libian zehar arriskuz beteriko bidea egiten dutenen erretratua: miliziak, mafiak, talde terroristak… Ginkana lazgarria gainditu behar dute patera batean bizitza berriz ere arriskatu aurretik. Cartas desde Zacatraz-en Roberto Valenciak, ia 20 urtez El Salvadorren bizi den kazetari gasteiztarrak, Erdialdeko Amerikako mara beldurgarrien inguruko arnasa kentzeko errelatoa egiten du, urtetan El Salvadorko gizon arriskutsuena izan zen Gustavo Adolfo Parada Morales El Directo-ren kasua ardatz hartuta.

Hirugarren solasean Ane Irazabalek erreportariaren edo berriemailearen ofizioaren erretratua egingo du, bere esperientziatik abiatuta. Irazabalek sakonki ezagutzen ditu Ekialde Hurbileko hainbat gune gatazkatsu, bereziki, Palestina. Hiru solasaldi hauetan Ander Izagirre kazetaria izango da gonbidatuen elkarrizketatzailea eta bera izango da zikloari amaiera emango diona oso hitzaldi berezi batekin: “Cansasuelos, o el arte de escribir con los pies”, kronikaren interpretazio emankor bat: botak jantzita, munduan barrena bidaiatzen duen kazetaritza ariketa.

URRIA 23 TIERRA ADENTRO: VIDA Y MUERTE EN LA RUTA LIBIA HACIA EUROPA KARLOS ZURUTUZA Areto Nagusia.19:30 gaztelania

AZAROA 6 CARTA DESDE ZACATRAZ ROBERTO VALENCIA Areto Nagusia.19:30 gaztelania

AZAROA 27 ERREPORTARIAREN OFIZIOA ANE IRAZABAL Areto Nagusia.19:30 euskara

ABENDUA 11 CANSASUELOS (O EL ARTE DE ESCRIBIR CON LOS PIES) ANDER IZAGIRRE Areto Nagusia.19:30 gaztelania


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA KULTURA
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak bultzatu duen 'Ipuinaren Ordua' online ipuin-kontaketa saioak atseden hartuko du ekainean uztailean berriz ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Kulturaren deseskalatzeak aurrera jarraitzen du Donostian. Hiriko aretorik enblematikoenetako batek, San Telmo Museoak, ekain... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
San Telmo Museoak 2019rako prestatu duen programazioa aurkeztu du. Erakusketei dagokienean heriotza, robotika, diseinua eta G... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago