ARTE ESZENIKOAK
Sharon López
Photo: Sharon López
Testua: Kmon

BBK LIVE
Bbk Live
BBK LIVE
Bilbao BBK Live bueltan da ehun artista baino gehiagorekin
2022-06-22
Bilbao BBK Live Bereziak emanaldien sarrera libre izango da, publiko guztientzat, eta bertan arituko dira Los Niños Jesús -Jordi Évoleren taldea-, Soleá Morente, The Parrots eta Soledad Vélez, besteak beste

Bilbao BBK Live jaialdia inoiz baino biziago dator 15. edizioan, 100 artista baino gehiagorekin eta 12
agertokirekin. Aurten, zuzeneko musikaren nazioarteko erreferente den jaialdia uztailaren 7an, 8an
eta 9an izango da, Kobetamendi ingurune naturalean; izan ere, mundu osoko ikus-entzuleen
erromesbidearen xede bihurtzen da mendi hori, egun horietan Bilbora etortzen baitira kartel bikainaz
gozatzera. Prentsaurrekoa izan da gaur Bilboko Udaletxean, eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko,
Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Otxandianok, eta Last Tour enpresako CEOak,
Alfonso Santiagok, edizio honetarako artista-zerrenda osoa eta berrikuntzak aurkeztu dituzte.
Bi urte luzeko geldialdiaren ostean, jaialdi honi eta jaialdiaren 15 urteko bizitzari egin dakiekeen
omenaldirik leialena bere presentzia areagotzea da; horrela, bada, guztira 12 agertoki izango ditu
aurten, eta horietatik 7 Kobetamendiko eremuan egongo dira, 1 Arraiz mendiko kanpinean, eta 4
hiriaren erdialdean.


Bilbao BBK Live hirian


Aspaldiko urteetan ohikoa den lez, jaialdiak Kobetamendiren mugak gainditu eta hiriaren erdialdera
jaitsiko da Bilbao BBK Live Bereziak programazioarekin; emanaldi horiek 4 agertokitan banatuko
dira, eta sarrera libre izango dute, publiko guztientzat.

Hiriaren erdialdean sumatuko dira jaialdiaren lehen taupadak ostegun eguerdian, Kale Nagusi bete-
betean; izan ere, bertan arituko da Goxua’n Salsa orkestra kolonbiar-nafarra, 60ko, 70eko eta 80ko

hamarkadetako salsa euskaraz abestutako musika latinoarekin nahastuz. Beste agertoki batean Los
Niños Jesús taldea arituko da, Jordi Évoleren banda, atzoko, gaurko eta betiko klasikoen
errepertorioari festa-giroa gehitzen diona. Emakumeei dagokienez, Txiletik Soledad Vélez dator,
Soleá Morenteren flamenko-popa izango dugu, eta Rosa Pistolak reggaeton underground eta
esperimentalenaren erregina zergatik den erakutsiko digu platerekin. Mainline Magic Orchestra

katalanak nabarmenkeria dibertigarriena eskainiko digu Bilboko erdialdean bere sintetizadore,
erritmo-kaxa eta flauta elektronikoekin; bestalde, pop bortitzeko Merina Gris taldeak Zeruan Orain
lehen lan luzea aurkeztuko du. Hiriko agertoki batean arituko dira, halaber, Granadatik etorri berri
diren La Plazuela taldekoak beren pop fusioarekin, Vic Mirallasen musika genero eta maitasun
dramen fusioa, The Parrots taldea eta bere garaje purua, Ramonets taldearen rock ‘n’ roll
dibertigarri eta zitala, eta Raitxen letra poetikoak.
Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen
dizkizu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez.
Jaialdira datozen pertsona guztiek jaialdiko eskumuturrekoa erakutsi eta abantailak baliatu ahal
izango dituzten puntu guztiak biltzen dira ekimen honetan.
BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN
Kobetamendiko ateak arratsaldeko 17:00etan zabalduko dira egunero eta, besteak beste, LCD
Soundsystem, Stromae, The Killers, J Balvin, Bomba Estéreo edo Nathy Peluso artista handien
kontzertuak izango dira. Headliner horietaz gain, lehengo astean iragarri genituen artista berriak ere
arituko dira, hala nola Ed Maverick, Coach Party, Lynks eta Billie Marten.
Kontzertu guztien ordutegiak eta agertokien araberako banaketa kontsultagai daude jaialdiaren
webgunean, sare sozialetan eta app-an, 2022ko Bilbao BBK Live jaialdiko egonaldia ahalik eta
hobekien antolatu eta gozatu ahal izateko.
Jaialdiko kanpinean ere musika ona izango da nagusi, Akelarre programazioarekin. Jaialdiko hiru
egunetan, kanpinlarientzako emanaldiak antolatu dira, baina aurreraxeago aurkeztuko ditugu.
ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK
Eskumuturrekoak ohiko lekuetan hartu daitezke, hau da, San Mamesen, BBK aretoan eta BEC!-en, eta
jaialdiaren eremura iristeko autobus-zerbitzua eskainiko da, doan, San Mames-Kaputxinoetatik eta
BEC!-etik abiatuta. Jendea modu ordenatuan igo dadin eta jaialdira iristeko puntako orduetan
estresik ez sortzearren, antolakuntzako kideek autobusen aparteko zerbitzua antolatu dute aurten,
modu esperimentalean, aurrez erreserba eginda. Bidaiaren prezioa 1,5€ izango da, soilik igotzeko

zerbitzua eskainiko du eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean edo app-
an. Datozen egunotan aktibatuko dugu zerbitzu hori.

 

Jaialdi jasangarria


Aurten ere, Kobetamendiko ingurune naturala zaintzeko konpromisoa berretsi du jaialdiak, eta
plastikoa murrizteko eta gure planeta zaintzeko ahaleginari eutsita, hainbat neurri ezarri ditu, hala
nola cashless ordainketa-sistema, edalontzi birziklagarrien alokairua eta edukiontzi ugari ezartzea,
hondakinak behar bezala kudeatzearren. Neurri horietaz gain, elektrizitatearen banaketa eraginkorra,
kontsumoa murrizteko itzaltze-plana eta edizio batetik bestera erabil daitezkeen apaingarri eta
seinaleak ezartzen dituenez, laugarren urtez Erronka Garbia ziurtagiria lortu du jaialdiak; ekitaldi
batek ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzearren jaialdiaren diseinuan eta
antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituela ziurtatzen du ziurtagiri horrek. Bestalde, Zierbena
Sarea, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenekin ere bat egin du jaialdiak, eta kanpin-denda
eta elikagaien bilketa solidarioa egingo du, gure inguruan dauden eta bizitokirik ez duten
migratzaileei laguntzeko. Eskualdean premia-egoera handienean dauden familiei ere lagunduko
diegu, gonbidapenen bitartez bildutako ekarpenei esker; Bizkaiko Elikagaien Bankua arduratuko da
banaketa egiteaz.

Jasangarritasunaren aldeko neurriei dagokienez, jaialdiak 0 kilometroko kontratazio-politika du, eta
lehentasuna ematen die Bilboko eta Bizkaiko hornitzaileei. 3.600 lagun baino gehiago aritzen dira
beharrean Bilbao BBK Live jaialdiaren inguruan, eta horietatik % 72 bizkaitarrak dira. Jaialdiaren
hornitzaile diren enpresen kasuan, % 50ak Bizkaian dute egoitza.


Eraso sexistarik ez


2017az geroztik, jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako
borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2022. urte honetako
mezua ‘NO ES NO... EZ BETI DA EZ’ da, Bilboko gizartean ezaguna baita lelo hori Aste Nagusian
izandako eraginari esker, eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi
handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.
Aurreko urteetan bezala, informazio-gida 4 hizkuntzatan argitaratu da, euskaraz, gaztelaniaz,
ingelesez eta frantsesez; gida horretan, eraso sexista bat nola identifikatu, eraso baten aurrean nola
jokatu eta nola erantzun azaltzen da.
Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era
berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak
berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.
Gainera, aurten, Anitzak elkarte bilbotarrarekin ere arituko da elkarlanean jaialdia; elkarte horrek
LGTBIQ+ kolektibo guztiaren berdintasuna lortzeko egiten du lan, eta jaialdian egongo dira elkarteko
kideak, behar duen orori aholkuak emateko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sharon López
BBK LIVE
Aspaldi finkatu zen Europako zirkuituko musika-jaialdi garrantzitsuenetakotzat, eta Bilbao Bbk Livek edizio berri bat egin du... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Uztailaren 8a baino lehen jakinaraziko dute jaialdiko artisten zerrenda berria eta sarreren dirua berreskuratzeko prozedura. (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Jaialdiak edizio berezia eskainiko du online: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historikoen ... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Aurten parte hartzekoak ziren talde gehienek datorren urtean joko dutela iragarri dute antolatzaileek (gehiago irakurri)
SALA BBK
Besteak beste, Cupido, Corizonas, Egon Soda, Tulsa eta Depedro arituko dira zikloan (gehiago irakurri)
Antolakuntzak ohar bidez jakinarazi duenez, "uda honetan ezin izango da jaialdia egin programatuta zegoen bezala". (gehiago irakurri)
BBK LIVE
The Hives, Mando Diao eta Rodrigo Cuevas arituko dira Bilbao Arenako kontzertu-zikloaren lehen txandako liderrak. Bilbao BBK... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago