MUSIKA
Sharon López
Photo: Sharon López
Testua: Kmon

BBK LIVE
Bbk Live
BBK LIVE
2021era atzeratu du aurtengo edizioa Bbk Live-k
2020-05-29
Aurten parte hartzekoak ziren talde gehienek datorren urtean joko dutela iragarri dute antolatzaileek

Covid-19aren krisialdiak eragin dituen arazoen ondorioz Bilbao BBK Live jaialdia ezin izango da egin programatuta genuen egunetan eta moduan; beraz, 2021eko udara atzeratu beharrean gaude. Euskaraz, “maitemindu” aditza bi hitzez osatzen da, eta gaur, bi hitz horiek guk esan nahi genukeen guztia adierazten dute. Horrela, bada,  Kobetamendi maiteminduta diogunean "Kobetamendi maite dugula" pentsatzen dugun arren, benetan esaten ari garena zera da, "Kobetamendik maitasunez mindu” gaituela. Izan ere, horrelaxe sentitzen baikara gaur, minduta, uda honetan Bilbao BBK Live 2020 jaialdirik ez dugula izango baieztatu behar dugulako, baina Kobetamendirekin maiteminduta, aldi berean, sentiarazten digun guztiarengatik.

Baina aurten ezinezkoa izango da; gu etxean geratuko gara, eta mendiak atseden hartuko du eta bere espazioa biziberrituko du, datorren urtean energia handiagorekin egin diezagun harrera. Data berriak 2021eko uztailaren 8a, 9a eta 10a izango dira. Badakigu tristura hau milaka pertsonak ere sentitzen dutela, mendi magiko horrekin urtero izaten dugun hitzordua noiz iritsiko zain ilusioz gainezka zeuden guztiek; urtetik urtera, gure zain egoten da mendia, irrikaz, zuzeneko musikarekin erabateko gozatua hartuz arazoak alde batera uztera gonbidatzen gaituen mendia. Pertsona horiekin lotura estu-estua dugula sentitzen dugu, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu une hauetan babesa adierazi digutelako; eskerrak zuei ere, komunikabideetako profesionalei. Zaindu zaitezte, 2021. urtean berriro ere elkar ikusteko irrikaz gaude.

Aukera guztiak agortu ostean, aurtengo artista-zerrenda osoa 2021. urtera atzeratzeko aukera aztertzen hasi gara. Lan handia egin genuen aurtengo kartela lortzeko, eta bereziki harro geunden egindako lanarekin; eta zuek guztiak ere bai, antza. Artista ia guztiek erabateko enpatia eta jarrera ona agertu dute egoera dela-eta: batzuk beste egun batean kokatu ditugu jada, eta gaur bertan iragarriko ditugu; dena den, oraindik ere lanean jarraitzen dugu gainerako artistekin, bi aldeek nahibaitugu jaialdia ahal bezain laster egitea. Emango dizuegu guztiaren berri.

Lehengo izenen artean, iragartzen ditugu THE KILLERS, PET SHOP BOYS, BAD BUNNY, BICEP live, BOMBA ESTÉREO, CARIBOU, FKA twigs, FONTAINES D.C., MEUTE, SUPERGRASS, EL COLUMPIO ASESINO eta LEÓN BENAVENTE, besteak beste. Sarrerak 2020ko uztailaren 9an jarriko ditugu salgai. Edizio honetarako erositako sarrerei dagokienez, 2021eko ediziorako balio dute, baina joan ezin dutenek jaialdiaren webgunearen bitartez itzuli ahal izango dituzte, 2020ko ekainaren 1etik 14ra bitarte.

Bilbao BBK Live jaialdiak konpromiso handia du mundu osotik datozen bere ikus- entzuleekin, artistekin, baita jaialdia hartzen duen hiriarekin ere. Baina ezohiko une honetan, bere crewari, bere profesional autónomo alokatuari lagundu nahi dio, kate- maila ahulenari, inolako babesik gabe, lan egin ezinik eta gobernuak abiarazitako neurriekin estaldurarik gabe edo estaldura eskasarekin geratu diren kontratupeko profesional autonomoei: runner-ak, hospitality-a, teknikariak, garraioa, produkzioa, stage manager-ak... ezinbestekoak baitira ekitaldi handi hau gauzatzeko. Horregatik,
jaialdiak lagundu egin nahi die eta saldutako sarrera bakoitzetik 5 € emango dizkie. Bildutako diruaren % 50 profesional horientzat izango da, eta beste % 50a Bizkaiko Elikagaian Bankura bideratuko dugu, baliabide gutxien dituzten familiei laguntzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Antolakuntzak ohar bidez jakinarazi duenez, "uda honetan ezin izango da jaialdia egin programatuta zegoen bezala". (gehiago irakurri)
Rosalía, Berri Txarrak, The Strokes, Suede, Thom Yorke, Weezer… Bilbao BBK Liveren 14. edizioko karteletan egiaztatuta dauden... (gehiago irakurri)
Hurrengo uztailean Bilboko bazterrak musikaz beteko duen egitaraua aurkeztu dute Bbk Live jaialdiaren arduradunek. (gehiago irakurri)
Garbage, Keane, Glasvegas, The View, Corizonas, Enter Shikari, The Inspector Cluzo &... (gehiago irakurri)
BARCELONA
Radiohead, The Kooks, Mumford & Sons, Vetusta Morla, Four Tet, Noah & The Whale, Warpaint, Zea Mays, We are Augustines, Awo... (gehiago irakurri)
The Cure, Snow Patrol, Bloc Party, James Murphy, The Jon Spencer Blues Explosion, The Maccabees, Pat Mahoney, Band of Skulls... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Aspaldi finkatu zen Europako zirkuituko musika-jaialdi garrantzitsuenetakotzat, eta Bilbao Bbk Livek edizio berri bat egin du... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago