MUSIKA
Sharon López
Photo: Sharon López
Testua: Kmon

BBK LIVE
Bbk Live
BBK LIVE
Bbk Live jaialdiak sei kontzertu esklusibo eskainiko ditu online
2020-06-25
Jaialdiak edizio berezia eskainiko du online: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historikoen sorta bat. Karteleko sei talde Kobetamendira igoko dira berariaz diseinatutako kontzertuak streaming bidez eskaintzera.

Jaialdia izango zen egunetan, hau da, uztailaren 9an, 10an eta 11ean, Kobetaseko
agertokiak zabalduko dituzte zerrendako sei artistarentzat; laster iragarriko dute antolatzaileek zein dirensei artista horiek, Bbk Live Jaialdiaren zuzendaritzak iragarri dutenez.  “Guzti-guztiek egun horretarako berariaz diseinatutako ikuskizunak eskainiko dituzte eta, natura bete-betean izango direnez, Basoa gunean egongo bagina bezala sentituko gara, ilunabarrean saio bat entzuten, Arraiz mendiko igoeran behi eta zaldien ondoan ibiltzen, edo egunsentian hiriaren ikuspegiari begira eta Lasai guneko soinu iradokitzaileak entzuten”, adierazi dute. Online jaialdi berezia Bilbao Bbk Live Uda leloarekin egingo da

 

“Urtero milaka eta milaka bisitari etortzen dira munduko txoko guztietatik; horrela, bada, aurtengoan Bilbao BBK Live jaialdiaren edukiera mugagabea izango da, eta nahi adina tokitatik disfrutatu ahal izango da. Guztira 12 musika-ordu izango dira hiru gauetan eta, zuzeneko kontzertuez gain, jaialdiaren
hamalau edizioetan izan diren baina orain arte sekula argitaratu ez diren emanaldi
historikoak ere eskainiko ditugu”, azaldu du antolakuntzak.  Uztailaren 8an, 9an eta 10ean, hau da, osteguna, ostirala eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www.bilbaobbklive.com
webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean. Honako hauen laguntzari esker egin ahal
izango dugu hori guztia: Bilboko Udala, BBK fundazioa, San Miguel, Beefater eta Firestone.

Emanaldi horrekin batera, Bilbao BBK Live jaialdiaren 2021eko ediziorako sarrerak salgai
jarriko dira; artista hauek baieztatuta ditugu jada: The Killers, Pet Shop Boys, Bad Bunny,
Bicep Live, Bomba Estéreo, Caribou, FKA twigs, Fontains D.C., Meute, Supergrass, El
Columpio Asesino eta León Benavente, eta gehiago ere iragarriko dituzte laster.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sharon López
BBK LIVE
Aspaldi finkatu zen Europako zirkuituko musika-jaialdi garrantzitsuenetakotzat, eta Bilbao Bbk Livek edizio berri bat egin du... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Bilbao BBK Live Bereziak emanaldien sarrera libre izango da, publiko guztientzat, eta bertan arituko dira Los Niños Jesús -J... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Uztailaren 8a baino lehen jakinaraziko dute jaialdiko artisten zerrenda berria eta sarreren dirua berreskuratzeko prozedura. (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Aurten parte hartzekoak ziren talde gehienek datorren urtean joko dutela iragarri dute antolatzaileek (gehiago irakurri)
SALA BBK
Besteak beste, Cupido, Corizonas, Egon Soda, Tulsa eta Depedro arituko dira zikloan (gehiago irakurri)
Antolakuntzak ohar bidez jakinarazi duenez, "uda honetan ezin izango da jaialdia egin programatuta zegoen bezala". (gehiago irakurri)
BBK LIVE
The Hives, Mando Diao eta Rodrigo Cuevas arituko dira Bilbao Arenako kontzertu-zikloaren lehen txandako liderrak. Bilbao BBK... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago