ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

POLTSIKO ANTZERKIAREN SORKUNTZA
Donostia Kultura
Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XI. deialdia zabalik egongo da irailaren 24ra arte
2020-06-24
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 24an amaituko da. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburua.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburua.

Kontuan hartzekoa da era berean, aurrekoetan bezala, orain aurkezten dugun hamaikagarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, hamaikagarren deialdi honetan ere landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2021ko otsaila-martxoa). Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko hainbat tabernatan.

2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamar deialdietan, 68tik gora proiektu aurkeztu dira.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Buen viento_Truca Circus_©Agustín Hurtado
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kultura-k 2026ko udaberriko arte eszenikoen programazioa osatu du, apiriletik ekainera bitartean hiriko antzoki eta ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako Gure Ahotsak zikloa zortzigarren ediziora iritsi da emakume musikarien ahotsa erdigunean jartz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
2026an, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatutako Nosferatu zikloak XX. mendeko zinemagile handienetako bati e... (gehiago irakurri)
Kmon
DONOSTIA KULTURA
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zituen Dorianek 'Futuro imbles' estudioko zortzigarren laneko abestiak. Kontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontze... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago