MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

CALL ME MARIA
Call me Maria
Eta rock&rollak mundua aldatu zuen
Zirkua, antzerkia eta r&r ugari aurki daiteke 50etako Bartzelonako taberna batean girotutako antzezlan bitxi honetan. Dena grisa dela dirudienean, marinel amerikarren iritsierak ezusteko ospakizunaren hasiera markatzen du, eta publiko guztia dago gonbidatuta festara.
Oraingo honetan ez dago eztabaida posiblerik. Teatroren, zirkuaren eta dantzaren zaleak ados jar daitezke rock&roll klasikoaren jarraitzaileekin emanaldi hau elkarrekin ikusteko. Guztiontzako elkarguneak ‘Call me Maria’ du izena, genero horiek guztiak ikusle-belaunaldi desberdinentzat egokia den formatuan uztartzen dituen ikuskizuna.
‘Call me Maria’-ren istorioa rock&rolla Europara heldu zen garaiaren metaforatzat uler daiteke. 50eko hamarkadako Bartzelona frankistako taberna gris batean begi guztiak zuri-beltzezko ohiko futbol partidari begira ari dira; baina marinel iparramerikar batzuk sartzen direnean egoera goitik behera aldatuko da eta kulturen arteko talkak ezusteko jaia sorraraziko du.
Musikak, dantzak, antzerkiak eta zirkuko akrobaziek eszenatokia beteko dute erritmoz betetako ohiz kanpoko muntaia batean.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CALL ME MARIA
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago