MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE ANSWER
70etako soinuarekin bueltaka
Cormac Nelson kantaria buru duen banda irlandar honen akordeei r&r klasikoaren zapore gozoa darie, genero honetako Led Zeppelin gisako klasikoak gogora ekarriz. The Answer taldeak hirugarren diskoa dakar, 'Revival' (2011).
Haien irudia, gerrikoaren belarriak, ile luzeak eta larruzko 'txupa' estuak ikusten dituzunean, 70. hamarkadako rock-argazki batetik aterata daudela pentsatzen duzu. Haien musika entzun, belarriak hard rock eta hard blues berrinterpretazio izerditsuz, riff indartsuz eta energia-deskargaz betetzen dituzu, eta hamarkada magikora arte bidaiatzen ari zarela pentsatzen duzu.

Bada haien kontzertuetatik irten eta, rock and rollaren botere terapeutikoaren poderioz, arindura sentitzen duenik, Led Zeppelin erraldoien eszenaratzea ikusterik izan ez zuela eta duen pena arintzen duenik.

Izan ere, Plant eta enparauak etengabeko inspirazio-iturri dira 2000. urtean lehen entsegua egin zuen The Answer laukote ipar-irlandarrarentzat. 2011ko maiatzean '412 days of rock n roll' zuzenekoa argitaratu zuen, baina geroztik sortu dituen abestiak 'Revival' disko berrian sartu ditu, taldearen estudioko hirugarren albuma. Izen esplizituko disko horretan hard, rocker, blues eta hegoaldeko musikaren lurrina somatzen da, eta Saint Jude-eko abeslari Lynne Jackamanekin grabatutako duetoa eta eskaintzen da. "

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago