MUSIKA

MIKEL URDANGARIN
"Ilusioz bizi dut egunerokotasuna"
Kantautore euskaldunen belaunaldi berriaren erakusle nagusia, Mikel Urdangarinek tradizioa eta berezko lirismoa uztartu ditu bere ibilbidean zehar. Hamar disko argitaratuta, bira berriari ekin dio 2010.urtearen bukaeran Bilbon grabatutako zuzeneko lana aurkezteko.
Galdera. Zuzeneko diskoak inflexio-puntuak izaten dira musikarien ibilbidean. Hala izan da zure kasuan?
Erantzuna. Gustatuko litzaidake hala izatea. Jakin barik zer ekarriko duen, bada halako inflexio puntu bat. Bazegoen animo bat nire aldetik halako errepaso bat egiteko, izan dena ahalik eta modurik txukunenean jasotzeko. Ez gara orain 15 urtekoak, lehengo soinua zugan dago, baina bai bazegoen halako sintesia egiteko gogoa, apur bat laburbildu, erakusteko zer izan den azken urteotako soinua eta nondik joan daitezkeen gauzak hurrengo proiektuei begira. Halako mugarri bat jarri nahi nuen. Alde batetik askatzen nau edozein proiekturi aurre ahal izateko, baina orain artekoa ere finkatzen du.

G. Hala ere, disko honetako bertsioak ez dira orain artekoaren kopia hutsa.
E. Aditzen dizut. Aspaldi batetik hona behintzat, badago ahalegin edo asmo bat neugan kantuak berrinterpretatzeko. Norberaren pentsamendua eta gauzak ikusteko modua ere aldatuz doaz, horregatik kantu batzuek bizirik irauten dute eta beste batzuek ez, eta ez dakizu garai batean hain bizirik egon zena zergatik dagoen orain hilda.

G. Horrek erakusten du kantua bizirik egon daitekeela, ezta?
E. Niri gertatzen zait beste batzuentzat bizi-bizirik dagoen kantu bat niretzat ez duela esanahi handirik. Norberak ez du erabakitzen kantuak izango duen ibilbidea. Zuzenekoa egitea erabaki genuenean, bizi-bizirik sentitzen genituenak edo behintzat oso kantagarri zirenak kantatzea pentsatu genuen. Baina egia da gauzak eraldatzen doazen heinean, bizirik dauden seinalea ere badela.

G. Disko honetan bertsio berezi bi daude, bata Black-ena eta bestea Mikel Laboarena. Zergatik sartu zenituen diskoan?
E. Lehenengo arrazoia, biak gustuko nituelako. Askotan kantatu ditut. Mikel Laboa hil berri, berari omenaldia egitea erabaki nuen. Eta bestetik, kantatzearen plazer hutsa sentitu nahi nuen. Blacken abestia, berriz, 80ko hamarkadan entzuten hasi nintzen. Agian ez da oso dantzagarria, baina abesteko gogoa nuen. Kontzertua hasteko zela, ez neukan oso argi kantatu hala ez, baina azken momentua aurrera egin genuen.
G. Zelakoa izango da diskoaren aurkezpen-bira?
E. Bertsioak ez dira kalkatuak izango. Errepertorioan aldaketak egongo dira, eta kantutegiko kantu kuttunen bat edo beste berreskuratuko dugu. Orain askatasun horrekin batzuk sartu eta beste batzuk ekarriko ditugu. Bertsioetan, berriz, ez da aparteko aldaketarik egongo ziur asko. Niretzat, kontzertu guztiak dira desberdinak, gauzak ez direlako sekula errepikatzen.
E. Eta orain, zer?
G. Orain, disko honekin pozik nago. Asko disfrutatzen nabil, betik beldur eta ikarekin, baina pozik egindako lanarekin. Garai desegonkorrak bizi ditugun arren, nik ilusioz eta  esperantzaz bizi dut bizi egunerokotasuna. Eta horrela egingo dut aurrera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA
Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek eta Mikel Valverdek bat egin dute beste behin, poesia, mu... (gehiago irakurri)
AZULA
Mikel Urdangarin (Amorebieta-Etxano, 1971) barne paisaiak margotu ditu 'Azula' (KAP, 2012) albumean, bere ibilbideko hamabiga... (gehiago irakurri)
Mikel Urdangarin kantautorearen zuzeneko musikak soinu-banda jartzen die Traspasos Dantza Konpainiaren koreografiei, emozioz ... (gehiago irakurri)
Mikel Urdangarinek euskarazko kantagintza berritu du 1997an debuta egin zuenetik, doinua jarriz bere testuei zein hainbat ida... (gehiago irakurri)
Mikel Urdangarinek Badena eta ez dena diskoa aurkeztu du, 19.ena bere ibilbidean. Proiektu horretan Bilbao Orkestra Sinfonik... (gehiago irakurri)
Mikel Urdangarinek euskarazko kantagintza berritu du 1997an debuta egin zuenetik, doinua jarriz bere testuei zein hainbat ida... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago