MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

ZODIACS (RADIACIONES LUMINOSAS)
Gora independentzia (eta ausardia)
Getxoko banda Madrilera joan zen musika munduan bidea egiteko asmoz. Bost disko plazaratu eta gero, 2011n 'Radiaciones luminosas' argitaratu zuen, bere lehen album autoeditatua, rock freskoz betetakoa. Bertan, Zodiacs taldeak frogatu du bila zebilena aurkitu duela.
Zodiacs-ek gauza asko bizi izan du 12 urtetan. Lehendabizi bi disko argitaratu zituen Animal Records-ekin, R&R, pop doinuak, punk indarra eta new wave oihartzunak osagai nagusi zituzten lan fresko bezain adoretsuak. Gero Warner multinazionalak Dro logotipoa jarri zien hurrengo hiru albumei. Horrez gain, Fito&Fitipaldisekin egindako birak eta zenbait pelikulatan txertatutako musika ere ageri dira azkenik autoekoizpena eta independentzia ekarri dituen ibilbide intentsuan.
Getxoko laukoteak seigarren diskoa kaleratu du, ‘Radiaciones luminosas’, “psikodelikoena, introspektiboena eta basatiena”, Troggs, War, The Free Design eta Creation bezalako erreferenteak gogoan erditutakoa. Paco Locok ekoitzitako sorrmen-askatasun eta ausardia ariketa honetan, taldeak bere burua berrasmatu du teklatu-geruzak, eta Stones eta Lone Star-enganako begi-keinuak oinarri hartuta. Iheslariei, dimititutako deabruei, odolarekiko zaletasunari eta gainditutako estresari buruzko istorioek ere lekua dute lan honetan, garajetik, beat-etik eta yeye mundutik ere asko edan duen lana, Doors-engandik hurbilago dabilena Elvis Costellorengandik baino.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago