MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JOHN PAUL KEITH
Memphis circa 3AM
Vintage, baina hautsik gabekoa
2014-03-17

Tennesseeko kantari, gitarrista eta kantugilea aspaldiko soinuen zalea da, baina bere lanak revival hutsa edota berrikusketa edo estilo ariketa xumearen izaera gainditzen du. Nahiz eta ekoizpen lanetan, rock and rollaren urrezko aroaren lekuko izan zen Roland Janes laurogeitaka urteko Sun Records taldeko gitarra-jotzaile ohia eta Sam Phillips Recording Service-ko ekoizle eta ingeniariaren babespean jardun duen. Elkarrekin, disko bikaina landu dute, Memphis circa 3AM, benetakotasuna eta ezinegona dariona, hautsik gabekoa, iraganerantz bultzatzen gaituen arren.

John Paul Keith erabat eroso ageri da hirugarren iraupen luzeko honetan, rock and roll klasikoa, countrya, rockabillya, pop soinuak eta balada erakargarriak joz eta kantatuz. Vintage kutsuko bitxi ederra, musika herrikoiaren sehaska berean sortua, Viceroys alt-countryko taldean jo eta Chuck Berry eta BB King bezalako R&R eta blueseko klasikoekiko zaletasuna behin ere ezkutatu ez duen artistaren eskutik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MEMPHIS CIRCA 3AM
Rock and roll klasikoa country eta pop eraginekin nahastu da 'Memphis circa 3AM'-en, gitarrista, kantari eta konpositore esta... (gehiago irakurri)
HEART SHAPED SHADOW
Memphisko eszenari lotu ohi zaion Tennesseeko John Paul Keith kantari, gitarrista eta konpositoreak laugarren albuma dakar Eu... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago