Deialdi hau ALHAOn argitara ematen den egunean Araban erroldaturik dauden pertsona nahiz taldeek parte hartu ahal izango dute, beren estiloa gorabehera. Taldeak baldin badira, taldekideetako batek gutxienez egon beharko du erroldaturik.
Parte-hartzaileek ezin izango dute diskogintza lanik eduki merkatuan, ez eta kontraturik ere diskoetxe batekin, deialdiaren amaiera egunean. Ez dira baztertuko beraiek finantzatutako diskogintza lanik daukaten taldeak. Maketen iraupena gutxienez ere 20 minutu izango da eta ez da 30 minutu baino gehiago izango. Ohizko edozein musika euskarritan aurkeztu daitezke
Lanak hitzen eta musikaren aldetik originalak izan behar dira. Lehiaketak bi zati izango ditu: a) Maketen aukeraketa: Parte-hartzaileen artean, zortzi maketa aukeratuko dira. Horiek izango dira lehiaketa fasera pasatuko direnak. b) Kontzertuak. Aurreko fasean aukeratutako zortzi proposamenekin, bi kontzertu emango dira. Horietatik bakarlari edo talde irabazlea aterako da. Sarien zuzkidura: a) Lehiaketako lehenengo saria, dirutan, 6.000 eurorekin zuzkituta egongo da. b) Euskarazko maketarik hoberenarentzako sari berezia, 1.000 eurorekin zuzkitua. c) Finalerdira pasatutako zortzi taldeen kontzertuak 150na eurorekin ordainduko dira.
https://www.alava.net/BOTHA/Boletines/2014/019/2014_019_00678.pdf