MUSIKA

HOSTOAK
SUSTRAIETATIK ABANGOARDIARA
Musikak, kantuak eta dantzak bat egin dute 'Hostoak' ikuskizunean. Oreka Tx txalapartari bikoteak, Kukai dantza konpainiak eta Amaren Alabak emakumezko ahots taldeak sortu dute poesiaz eta mugimenduz betetako muntaia.

Arteak mugarik ez duela erakutsi nahi izan dute Oreka Tx musika taldeak, Kukai dantza konpainiak eta Amaren Alabak talde bokalak ‘Hostoak’ ikuskizunean. Edo izatekotan, horiek ere gainditzeko daudela behintzat. Hain zuzen ere, hiru genero horiek uztartu dituzte eta sailkaezin bezain ederra den muntaian.

“Diziplina artistiko desberdinak nahasten dituen ikuskizuna da”, laburbildu du Igor Otxoa Oreka Tx taldeko txalapartariak. “Haien mugak hausten saiatu gara, hirurak ondo uztartuz”.

Hiru konpainiek gustuko dute tradizioan oinarritzea artearentzat bide berriak jorratzeko, “iragana ezagutu gabe ez baitago aurrerago egiterik”, Otxoak dioenez. Ildo horretan, ‘Hostoak’-ek eszenografia ikusgarri eta berritzailea erabiltzen du, sustraiak euskal dantza eta musikan dituen ikuskizun baten zerbitzura.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago