MUSIKA

MACBETH
Macbeth berpiztu du Ur Teatrok
Historiako klasiko nagusietako bat, Ur Teatro konpainiaren jakituriaz egokitua. Shakespeareren hitzei Verdi-k izenburuko bereko operarako sortu zuen musika gehitu zaio. Madrilgo Ahots Grabeen Abesbatzaren eskutik, Iñaki Salvador piano-jotzaileak beren-beregi sortutako zenbait partiturarekin batera.
Betiko klasiko berbera da, baina ezer ez da berdina. Ur Teatro konpainiak kontzeptu berria sortu du ‘Macbeth’ unibertsalaren gainean. Bertan Shakespeare-ren jatorrizko testuari eta Verdi-k konposatutako musikaren zati bati musika eta antzerti-osagai berriak gehitu zaizkio, bideo eta argiz egindako lan bikaina oinarri duen eszenografia batek bildurik.
“Lan handia egin da pieza guztiak elkartzeko eta egia esan ikusi ditudan zenbait emanalditan ikusleak liluraturik irten dira, baina ez itsuturik; eta hori garrantzitsua da, proposamen eszenikoagatik eta ikus-entzunezko lanagatik”, azaldu du Iñaki Salvador piano-jotzaile eta konpositoreak, lanaren musika-zuzendaria eta moldaketa honi gehitu zaizkion jatorrizko partiturak sortu dituena. Eszenatokian, elementu klasikoek eta ikus-entzunezkoek bat egin dezatela eta elkarri laguntza eman diezaiotela lortu du Helena Pimenta zuzendariak, muntaia biribiltzeko.
Antzezleen lanari Madrilgo Ahots Grabeen Koruarena gehitu zaio. Salvadorrek egokitutako Verdiren zenbait pasarte abesten ditu abesbatzak, piano-jotzaileak berak beren-beregi sortutako beste zenbaitekin batera.
“Macbeth begirunetsua da baina ausarta, eta merezi du klasiko honi berriz ere heltzea, gure buruari giza izaeraren inguruan galdetzen jarraitzeko eta gure buruaz ikasten jarraitzeko”, erantsi du musika-zuzendariak. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zinemako ahotsak, pantaila handiak XX. mendean ezagun egin zituen kanturik ederrenetariko batzuk jasotzen dituen kontzertua d... (gehiago irakurri)
Iñaki Salvadorrek Mikel Laboa omendu zuen hari eskainitako disko monografiko eder batean. Orain zuzenean aurkeztuko dizkigu ‘... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago