MUSIKA

SONS OF THE DELTA
Bide europarra bluesarentzat
Erresuma Batuaren hegoekialdeko bi bluesman onenetakoak, Mark Cole eta Rick Edwards, dira delta blues tradizionalari gorazarre egiten dion talde honetako buru. Hamarkadetako esperientzia dute biek eta genero honetako hainbat munstrorekin jardun dute. Ezinbestekoa blues onaren zaleentzat.

Bluesa ondo edo oso ondo jo daiteke. Baina hain soila izanik munduan barrena barreiatutako milioika zale liluratzen jarraitzen duen musika honek birtuosismoa ez ezik bestelako osagai bat behar du: sentimendua. Mark Cole (gitarra, ahotsa eta armonika aho-soinua) eta Rick Edwards (gitarra eta ahotsa) musikari britainiarrek zainetan daramate ezinbesteko osagai gehigarri hori.
Ia 30na urteko ibilbidea bete dute Europako eta Ipar Amerikako eszenatokietan jotzen eta tarte horretan Cole-k eta Edwards-ek Pinetop Perkins, Dr. Feelgood edota Connie Lush bezalako musikari ospetsuen ondoan jo dute. Bluesa bere inspirazio iturri nagusia bada ere, bi musikariak horrekin lotura duten beste zenbait estilotan ere saiatu dira, tartean gospela, bluegrassa, cajun-a eta texmex-a.
Talde honekin bi disko argitaratuta, Sons of the Delta-k agerian utzi du noraino heldu diren musikari europarrak sustrai beltzeko erritmoetara hurbiltzeko ahaleginean.  


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago