MUSIKA

KEN ZAZPI
Erronkak maite dituen taldea
Gernikako taldeak inork ez bezala uztartu ditu pop melodiak, behin ere kamusten ez den espiritu erreibindikatzailea eta euskaraz landutako testuen bokazio poetikoa. Formula arrakastatsu hau sei diskotan aplikatu du. Azkena, ‘Ortzimugak begietan’.
Erronkak gustuko ditu Ken Zazpi-k. Ez zen konformatu bere lehen diskoek (‘Atzo da bihar’ eta ‘Bidean’) izan zuten arrakastarekin eta bide berriak jorratu zituen ‘Gelditu denbora’ (Gork Diskak, 2005) akustikoarekin. Bi urte geroago Los Angelesera joan zen Rafa Sardinaren zuzendaritzapean ‘Argiak’ (Oihuka) grabatzera; gero zuzenekoa grabatu zuen eta bost urte beranduago produktore berarengana itzuli zen ‘Ortzemugak begietan’ biribiltzera.
Lan horretan nabariak dira taldeak bereizgarri izan dituen bertuteak: sustrai musikalekiko fideltasuna, konpromisoa eta etengabe eboluzionatzeko nahia. Taldeak urtebete pasa eman du soinu garden baina aldi berean indartsuz hornitutako lana aurkezten, eszenografia ikusgarriz apaindutako bira batean.
Laster, ordea, oraindik argitu ez duen erronkari ekingo dio. “2012ko Azokarako disko guztiz berezi bat kaleratuko dugu, Ken Zazpirentzat salto kualitatibo bat suposatuko duena maila guztietan”,  aurreratu du Eñaut Elorrieta abeslariak. Horren zain geratzen gara.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
PHOENICOPERUS
PHOENICOPERUS (gehiago irakurri)
PHOENICOPERUS
Pop eta rock musika, erreibindikazioa eta bokazio poetikoa bat eginda daude Gernikako taldean, 2000an sortu zenetik. Zortziga... (gehiago irakurri)
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgit... (gehiago irakurri)
SOPELA
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN VITORIA-GASTEIZ H...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago