MUSIKA

KIM SALMON
Australiako rockaren mitoa
Besteak beste The Scientists eta The Surrealists taldeetako buru moduan 30 urteko ibilbidea egin duen australiar musikaren mitoa, Kim Salmon herrialde hartako rockaren historiako izen nagusietako bat da. Bera eszenatoki gainean egonda, rock onez betetako gaua ziurtaturik dago.
Askorentzat, Kim Salmon The Scientists eta The Surrealists taldeetako abeslari eta buru ohia da, Australiako rockaren historian ezinbesteko bi talde hain zuzen ere. Musikari askorentzat ere, horiek bezalako bi taldetan parte hartu izana beren musika-ibilbideak justifikatzeko adinakoa izango litzateke. Baina hori ez da, ordea, rock&roll-ari emandako 30 urte bizkar gainean daramatzan artista honen kasua, intentsua bezain interesgarria den ibilbidearen egilea.
Kim Salmonena rock & rollari emandako bizitza izan da, punka lehertu zenetik harik eta The Surrealists taldearekin rockaren alderik ilunenera hurbildu zen arte. Taldea 1997an desegin zen zazpi Lp kaleratu ondoren, baina tarte gehigarria izan zuen 2006an berriz ere eratu zutenean  Azkena Rock Festival-eko eszenatokira eraman zuen kontzertu-bira eskaintzeko.
Orain, musikari australiarra Hill Devil Hill taldeko bateria-jotzailearekin elkartu da, rock&roll ona, intentsitatea eta izerdia erruz eskaintzeko itxura duen birari ekiteko.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago