MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

Jairo Zavalaren azken jauzi mortala
Depedro Jairo Zavala da, Vacazul taldeko kide ohia. Bakarka, sentimendua eta sentiberatasuna darizkio, eta bigarren diskoan (‘Nubes de papel’) maitasun eta sufrimenduei buruzko istorio eta metafora gehiago aletu ditu ahots zakarraz, espiritu mestizo argiaz eta folklorearekiko begiruneaz.

Jairo Zavala madrildarrak jauzi mortal bat baino gehiago egin ditu Vacazul rock taldea utzi zuenetik. Bluesa eta funka bezalako soinu beltzei ekin zien 3.000 Hombres-ekin, gitarra jo du Calexico talde gogoangarriarekin, eta zein baino zein harroago ote zen erabakitzeko lehiatik aldenduz, Depedro bakarkako proiektua abiarazi du.
Bere ahots zakar bezain eztiari ezin hobeto datorkio instrumentazio bero eta iradokitzailea, lasai eta zaindua, entzulea kulunkarazteko modukoa, nahiz eta hitzek betiereko loaz, afalorduko atsekabeaz edo gezurrezko putzuetan ito beharraz diharduten. Horiek dira 'Nubes de papel' bigarren disko honetan jorratzen dituen gaietako batzuk, aurreko lanaren muga-giroari eutsiz, xehetasun folklorikoaren distira aintzat hartzen duten oinarriez eta metal-moldaketez tinkotutako 'roots' sustratuaren bidez. Vetusta Morla eta Calexico taldeetako musikariak ditu lagun, eta Velvet Undergrounden 'what goes on' aldarazteko ausardia ere izan du. Jairo bezalako artista argi eta grinatsu gehiago behar ditugu.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago