MUSIKA
Testua: Donostia Kultura

TXIKI JAZZ
Donostia Kultura
JAZZALDIA
Txikijazz Band-a BIG BAND bihurtuko da jaialdiaren 5. edizioan
2017-07-06
Txikijazz familiei zuzendutako musika-jaialdiak –uztailaren 22tik 24ra izango dena– bere bosgarren edizioko egitarau osoa aurkeztu du.

Hamasei jarduera gehituko zaizkio –jolas didaktikoetatik hasi eta musikarekin eta teknologiarekin esperimentatzeraino–, aurtengo ediziorako aurreikusitako 6 kontzertuko egitarauari.

Aurtengo kontzertuen ezaugarri nagusia aberastasun artistikoa da. 2017Ko Txikijazz estilo ezberdinetako musikaz osaturik dator: Alfred Spirli-Les Incendiairesen tramankulu musikalak; Kevin Mahogany-Hervé Sellin Trioaren jazz-blues-swinga; lindy hop eta rock&rolla dantzatzeko aukera Nafarroako The Good Time Rollers taldearekin, edota King Creosoteren folk-rock eskoziarrarekin.

Txikijazz Big Band 

Aipatutako emanaldiez gain, aurtengo berritasun nagusia Txikijazz Big Bandaren sorrera eta kontzertua da.

Formazioa eta parte-hartzea bultzatzeko, eta aparteko esperientzia gisa, Txikijazz Band jarri zuen martxan Txikijazzek iaz. Lezio ederra eman ziguten 10-14 urteko 13 musikarik. Aurten harago joan gara: Txikijazz Big Band-a sortu dugu, kide, abesti eta denbora gehiagorekin.

Urtarrilean izena emateko epea ireki genuen. Martxotik ekainera Big Band baten sorrera esperimentatzeko aukera izan dute haurrek, eta debut kontzertua prestatzekoa, bi irakasle eta musikari profesionalekin (Javi Perez eta Iban Gurrutxaga). Jazz-hizkuntzan, irakurketa zifratuan, erritmoan, inprobisazioan eta taldeko lanean sakondu dute.

50 kide inguru dira, 10-14 urtekoak; 14-18 kontrabaxuaren eta saxo baritonoarekin kasuan. Honako instrumentuekin osatu dute taldea: bateria, gitarra elektrikoa, piano edo teklatua, tronpeta, tronboia, saxoa, ahotsa, baxua eta kontrabaxua.

Esperientzia hau amaitzeko Txikijazz Big Bandak kontzertua emango du Txikijazz Jaialdian, uztailaren 23an, 12:30ean Zurriola Terrazan.

 

Jarduera honekin Txikijazzek bere publikoa bihurtu du protagonista eta bat egiten du Donostiako Jazzaldiak, duela 52 urte abian jarri zenetik, jazzeko musikarien belaunaldi berriak ezagutarazteko eta haiei laguntzeko egiten ari den lanarekin.

 

Kartela: Fortun

Emanaldi musikalekin batera, 2017ko edizioko kartela ere aurkeztu dugu. Donostian bizi den Iñaki Elorza Fortun irundarraren lana da. Delineazioa utzi zuen diseinu grafikoan aritzeko, bereziki musikaren munduan.

 

Musikaria eta melomanoa, diskoetako portadak eta kartelak egitea da bere lan gogokoena eta nagusia: Berri Txarrak, John Berkhout, Sorkun, Oscar Mulero, Micah P. Hinson edota Wilcorenak egin ditu.

 

Kartelaren esanahiari buruz galdetuta, hauxe dio: “Udako koloreetan, Donostiako itsasoan inspiratua dago; kakalardo tronpeteroa, jazzeroa, The Beatles, tronpetak, tronboiak… eta nire estiloa. Denetarik apur bat”.

 

Jarduera ezberdinak

Aurtengo kontzertuekin batera, hainbat jarduera ludiko-didaktiko edota musika-esperimentazioa ere izango dira Txikijazzen.

Beste behin, Txikijazzeko kontzertu eta jarduera guztiak irekiak, doakoak eta familia guztiarentzat izango dira; goizez, 11:00etatik 14:00etara, Kursaaleko Terrazetan.

 

 

PROGRAMA OSOA

 

UZTAILAK 22

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 Alfred Spirli - Les Incendiaires. Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.
  • 12:30-13:30 Kevin Mahogany - Hervé Sellin Trio. Mahogany gai da edozein motako materiala maisutasun paregabez interpretatzeko: jazz modernoa, bluesa, baladak edo swing-aren klasikoak.

 

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.
  • Kamisetak eta poltsak
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.
  • "Sortu zure kartela" Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.
  • "We Love Music" Aurpegi Margoketa
  • Adina: Publiko guztiak.
  • Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

 

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

 

11:30-13:30 Eskulan musikalak frantsesez
Zurriola Terraza. Lacunza Gunea
Adina: 6-12.
Musikarekin zerikusia duten eskulanak egingo ditugu, frantsesez.

 

12:00-13:00 Musika Tailerra
Fnac Karpa. Fnac Kids Club
Musika Laborategi bat sortuko dugu, musikaren bidez pertsonak garatuko dituen sormen-eremuak landuz.

 

 

UZTAILAK 23

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 Alfred Spirli - Les Incendiaires. Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.
  • 12:30-13:30 Txikijazz Big Band. Jaialdiko taldearen kontzertua.

 

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.
  • Kamisetak eta poltsak
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.
  • "Sortu zure kartela" Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.
  • "We Love Music" Aurpegi Margoketa
  • Adina: Publiko guztiak.
  • Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

 

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

 

12:00-13:00 Dantza Tailerra

Fnac Karpa. Fnac Kids Club

Dantzan ikasten dutenean, bere ahalmen intelektualak eta sozialak garatzen dituzte txikienek. Gainera, euren kreatibitatea lantzen dute eta autoestimua indartu.

 

UZTAILAK 24

Kontzertuak

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • 11:00-12:00 The Good Time Rollers-Lindy Hop. Hopper-ek pistatik transmititzen duten atmosfera arnasten du taldeak taula gainetik. Hala, emanaldi bakoitza festa bihurtzen dute. Lindy Hop-a edo Rock&Roll-a dantzatzen baduzu, ezin duzu kontzertu hau galdu.
  •  
  • 12:30-13:30 King Creosote. Eskoziar folk-rockeko legenda bat, oso konpositore emankorra eta sentiberatasun ikaragarriko musikaren sortzailea.

 

Jarduerak

11:00-14:00 Jarduera Gunea

Zurriola Terraza. Kutxa Fundazioa Gunea

  • Txapa Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Margotu, apaindu eta pertsonalizatu zure txapa Txikijazzeko kartelaren motiboekin, gero kontzertuetan erakusteko.
  • Kamisetak eta poltsak
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Gozatu jaialdiko zure kamiseta koloreztatzen. Diseinatu eta estanpatu zigiluekin askarirako poltsa.
  • "Sortu zure kartela" Tailerra
  • Adina: Familiak edo 6 urtetik gorako haurrak.
    Hasi ilustratzen. Margotu, apaindu eta esperimentatu teknika ezberdinak, eta egin jaialdiaren kartelaren zure bertsioa.
  • "We Love Music" Aurpegi Margoketa
  • Adina: Publiko guztiak.
  • Musika maite dutenentzat prestatutako aurpegi margoketarekin, bihur zaitez rock izar.

 

11:00-12:00 / 13:00-14:00 Irakur Gunea
Fnac Karpa. Fnac Kids Club

 

11:30-13:30 Egin zure instrumentu-brotxea

Zurriola Terraza. Lacunza Gunea

Adina: 6-12.

Zure instrumentu gustukoena irudikatzen duen paparreko orratza sortu.

12:00-13:00 Emozio Tailerra
Fnac Karpa. Fnac Kids Club
Proposatzen ditugun jolasekin, haurrek hainbat emozio landuko dituzte.

TABAKALERA

Uztailak 24

19:00 Alfred Spirli - Les Incendiaires

Nestor Basterretxea plazatik Kutxa Kultur plazara (Tabakalera)

Emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela.

 

Txikijazz Band-a BIG BAND bihurtuko da jaialdiaren 5. edizioan
Txikijazz Band-a BIG BAND bihurtuko da jaialdiaren 5. edizioan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA KULTURA
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak bultzatu duen 'Ipuinaren Ordua' online ipuin-kontaketa saioak atseden hartuko du ekainean uztailean berriz ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Kulturaren deseskalatzeak aurrera jarraitzen du Donostian. Hiriko aretorik enblematikoenetako batek, San Telmo Museoak, ekain... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
San Telmo Museoak 2019rako prestatu duen programazioa aurkeztu du. Erakusketei dagokienean heriotza, robotika, diseinua eta G... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago