MUSIKA
Testua: Getxo Kultura

GETXO FOLK
Getxo Kultura
GETXO FOLK
Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak
2021-07-22
Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta 'Cyclical Tango' proiektua dira saio nagusien protagonistak, eta abuztuaren 2an jarriko dira salgai sarrerak.

Irailaren 22tik 26ra bitartean Getxoko Muxikebarri zentroan izango den Nazioarteko 37. Folk Jaialdiaren proposamen musikalak hiru ildo tematiko nagusi izango ditu oinarri: familia-transmisioaren balioa tradiziozko musikan, emakumearen garrantzia musika mota horretan eta Astor Piazzolla tangoaren musikagile eta artistaren jaiotzaren mendeurrenaren oroitzapena. Guztira, zortzi emanaldi izango dira Getxon, horien artean nabarmendu behar dira Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo eta Roberto eta Miren Etxebarria artista eta taldeen kontzertuak, Fabian Carbone bandoneonistak bultzatutako «Cyclical Tango» ikuskizuna ahaztu gabe. Sarrerak abuztuaren 2an jarriko dira salgai Kutxabanken sarean, Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean.

 

Kontzertu nagusiak 19:00etan izango dira, eta irailaren 22an, asteazkenean, abiatuko da jaialdia, Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabak osatutako trikitilari bikotearen eskutik. Antzinako koplak oinarri dituen «Hamaikatxu kopla, pandero baten konture!» beren azken lana aurkeztuko dute oraingoan. Emanaldi hau musika tradizionalaren arloan familia transmisioa nabarmentzeko ildo tematikoaren barruan kokatzen da.

 

Ildo horrekin bat dator Carlos Núñez (irailak 25) gaita jotzaile ezagunaren saioa. Artista galiziarrak,  folk zeltaren erakusle ospetsuak, «A irmandade das estrelas» debuteko diskoaren 25. Urteurrena ospatuko du Getxon eta bere kantarik ezagunenak joko ditu. Horretarako, besteak beste, tresna anitz jotzen dituen bere anaia Xurxo Nuñez eta Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek osatutako trikitixa bikotea izango ditu lagun agertokian.

 

Bestalde, emakumeen rola folkaren munduan bi saioren bitartez erakutsiko da. Hilaren 23an, Judith Mateo folk-rock biolin-jotzaileak, genero horretako instrumentista onenetakotzat jotzen dutenak, bere zazpigarren albumeko abestiak aurkeztuko ditu, «Alma de un violín». Hurrengo egunean, irailak 24, Amparo Sanchez abeslaria buru duen Amparanoia fusio talde enblematikoa «Himnopsis colectiva» lan berria gerturatuko diote publikoari. Horretan eragin anitzeko musika proposatzen dute, cunbian hasita eta tartean beste doinu askok uztartuta, adibidez hiri erritmoak, rock hipnotikoa, reggaea, western musika…

 

"Cyclical Tango" ikuskizunak itxiko du saio nagusien eskaintza. Fabian Carbone bandoneonistak bultzatutako proiektua honen bitartez omenaldia egingo diote Astor Piazzolla tango konpositore eta musikari handia bere jaiotzaren mendeurrena dela eta. Kontzerturako Carbonek konpositore argentinar ospetsuaren pieza esanguratsuenetako batzuk aukeratu ditu eta horiek interpretatzeko eskarmentu handiko artisten laguntza izango du:  Laurentiu Grigorescu (biolina), Rocio Teran (pianoa) eta Mariel Martinez (ahotsa).

 

Beste saio batzuk

 

Getxo Folk jaialdiaren programazioak, halaber, doako bi emanaldi eskainiko ditu. Saio biak irailaren 25ean, larunbata, izango dira, Titiriteros de Binéfar (12:30) eta Trakamatraka (17:00) taldeen eskutik, hurrenez hurren. Lehenengoan, abesti herrikoiak formatu handiko txotxongiloekin eta beste elementu plastiko batzuekin uztartzen dira. Bigarrenean, Trakamatrakak 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia proposatzen die. Horretan, birziklatutako materialez egindako instrumentuekin interpretatutako musika da erabateko protagonista. Bi kontzertu horietara joateko gonbidapenak abuztuaren 2tik aurrera jaso ahal izango dira Romo Kultur Etxean eta Muxikebarrin.

 

Aurtengo proposamena Bitartean taldearen goizeko ikuskizunarekin borobilduko da (irailak 26, 12:30). Oraingoan, euskal eta argentinar doinuak uztartzen dituen banda hernaniarrak bere lanik ezagunenetako batzuen abestiak eta moldaketak interpretatuko dituzte, baita «Kreole» bere azken diskoko abestiak ere.

Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak
Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak
Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak
Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak
Familia-transmisioa, emakumea eta Piazzolla izango ditu ardatz nagusiak Getxo Folk jaialdiak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 22tik 26ra, Muxikebarrik Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» ... (gehiago irakurri)
Oreka Tx
GETXO KULTURA
Ostiralean, irailak 25, eta igandera arte, 36. Getxo Folk Jaialdia izango da eta Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX ta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
19. edizioan KIM eta Simonides egileei omenaldia egingo zaie eta profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira lehe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago