MUSIKA
Oreka Tx
Photo: Oreka Tx
Testua: Kmon

GETXO FOLK
Getxo Kultura
GETXO FOLK
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak
2020-09-23
Ostiralean, irailak 25, eta igandera arte, 36. Getxo Folk Jaialdia izango da eta Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX taldeak izango dira programaren protagonistak. Aurtengo ekitaldia formatu txikian izango da osasun-murrizketak direla eta eta Muxikebarri zentroak hartuko ditu kontzertu guztiak. Bertan, aipatutako ordainezko saioez gain, Brincadeira eta Transfolk taldeen doako ikuskizunak ere izango dira.

Luar Na Lubre talde galiziarrak emango dio hasiera jaialdiari ostiralean, hilak 25, 20:00etan. Hamarkadaren lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoela, eta 30 urteko ibilbidea egin ondoren, “Vieiras e Vieiros. Historias de Peregrinos” bere azken lana ekarriko dute Getxora.  Joan den martxoan aurkeztuta, diskoaren helburua Ibilbideko 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Ibilbideak bere doinu banda propioa baitu. Behin ere, taldeak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du.

Biharamunean, larunbatean, Celtas Cortos (21:30) banda ezaguna arituko da Getxo Folken. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen dituen “Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada” bilduma-lana ekarriko digu. Folk modernokok diren erreferente horiek euren kantarik ospetsuenak birpasatuko dituzte Valladolideko musikariek, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfinamenduan gaur egungo artistek abestutako ”20 de abril”, besteak beste.

Ordainezko eskaintza borobiltzeko, azken egunean, igandean, Oreka TX taldeak (19:00) bere azken proiektua aurkeztuko du Getxon: “Koklea”, hain zuzen ere. Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte buru dituen boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatu du disko berrian, berezko estiloan sakonduz eta lengoaia garaikidean soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz. Getxoko publikoak, aurkezpen bereziaz gozatzeko aukera izango du, kontzertuan lehen mailako zenbait kolaboratzailek ere parte hartuko dute eta: Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio.

Doako saioak

Aurtengo musika-proposamenean doako bi saio ere daude. Biak Muxikebarriko Arrigunaga aretoan izango dira. Irailaren 25ean, ostiralean, Brincadeira perkusio-konpainia katalanak fusio ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta horretan musika eta mugimendua uztartuko dituzte. Igandean, hilak 27, euskal folklorea erakusteko musika, dantza eta umorez uztartzen dituen “Transfolk” ikuskizuna izango da ikusgai eguerdiko 12:00etan. Brincadeiraren saioa ikusteko gonbidapenak dagoeneko agortu dira baina oraindik badago beste ikuskizunaz gozatzeko aukera Algorta eta Romoko Kultur Etxeetan gonbidapenak aurretik jasota.

 

 

Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka Tx izango dira Getxo Folkeko izarrak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 22tik 26ra, Muxikebarrik Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta 'Cyclical Tango' proiektua dira saio nagusien protag... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
19. edizioan KIM eta Simonides egileei omenaldia egingo zaie eta profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira lehe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago