MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO FOLK
Getxo Kultura
GETXO FOLK
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
2021-09-20
Irailaren 22tik 26ra, Muxikebarrik Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» proiektuaren emanaldiak hartuko ditu, besteak beste

railaren 22tik 26ra Getxoko Muxikebarri zentroan izang den 37. nazioarteko Folk Jaialdiaren proposamen musikalak askotariko soinuak ekarriko ditu, Euskal Herrian hasi eta Galizia eta Argentinako erritmoetan zehar doan musika ibilbidearekin, fusioa eta folk-rocka bezalako estiloak alde batera utzi gabe. Carlos Núñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» proiektua dira jaialdiaren proposamenaren goiburuak, eta aurten hiru ildo tematiko ditu oinarri: folk musikan familiaren transmisioak duen balioa, emakumeak musika mota honetan duen garrantzia eta Astor Piazzolla jaiotzaren mendeurrenaren ospakizuna.

 

Kontzertu nagusiak 19:00etan izango dira, eta irailaren 22an, asteazkenean, abiatuko da jaialdia, Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabak osatutako trikitilari bikotearen eskutik. Antzinako koplak oinarri dituen «Hamaikatxu kopla, pandero baten konture!» beren azken lana aurkeztuko dute oraingoan.

 

Biharamunean, hilak 23, Judith Mateo arituko da. Folk-rock biolin-jotzaileak, genero horretako instrumentista onenetakotzat jotzen dutenak, bere zazpigarren albumeko abestiak aurkeztuko ditu, «Alma de un violín», hain zuzen ere. Hurrengo egunean, irailak 24, Amparo Sanchez abeslaria buru duen Amparanoia fusio talde enblematikoa «Himnopsis colectiva» lan berria gerturatuko diote publikoari. Horretan eragin anitzeko musika proposatzen dute, cumbian hasita eta tartean beste doinu askok uztartuta, adibidez hiri erritmoak, rock hipnotikoa, reggaea, western musika…

 

Irailaren 25ean, larunbatean, Carlos Núñez gaita jotzaile ezagunaren txanda izango. Artista galiziarrak,  folk zeltaren erakusle ospetsuak, «A irmandade das estrelas» debuteko diskoaren 25. Urteurrena ospatuko du Getxon eta bere kantarik ezagunenak joko ditu. Horretarako, besteak beste, tresna anitz jotzen dituen bere anaia Xurxo Nuñez eta Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek osatutako trikitixa bikotea izango ditu lagun agertokian.

 

«Cyclical Tango» ikuskizunak itxiko du saio nagusien eskaintza. Fabian Carbone bandoneonistak bultzatutako proiektua honen bitartez omenaldia egingo diote Astor Piazzolla tango konpositore eta musikari handia bere jaiotzaren mendeurrena dela eta. Kontzerturako Carbonek konpositore argentinar ospetsuaren pieza esanguratsuenetako batzuk aukeratu ditu eta horiek interpretatzeko eskarmentu handiko artisten eta dantzari-bikote baten laguntza izango du.

 

Beste saio batzuk

 

Getxo Folk jaialdiaren programazioak, guztira zortzi kontzertu hartuko dituena, doako bi emanaldi eskainiko ditu. Saio biak irailaren 25ean, larunbata, izango dira, Titiriteros de Binéfar (12:30) eta Trakamatraka (17:00) taldeen eskutik, hurrenez hurren. Lehenengoan, abesti herrikoiak formatu handiko txotxongiloekin eta beste elementu plastiko batzuekin uztartzen dira. Bigarrenean, Trakamatrakak 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia proposatzen die. Horretan, birziklatutako materialez egindako instrumentuekin interpretatutako musika da erabateko protagonista. Bi kontzertu horietara joateko gonbidapenak abuztuaren 2tik aurrera jaso ahal izango dira Romo Kultur Etxean eta Muxikebarrin.

 

Aurtengo proposamena Bitartean taldearen goizeko ikuskizunarekin borobilduko da (irailak 26, 12:30). Oraingoan, euskal eta argentinar doinuak uztartzen dituen banda hernaniarrak bere lanik ezagunenetako batzuen abestiak eta moldaketak interpretatuko dituzte, baita «Kreole» bere azken diskoko abestiak ere.

Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken
Galizia, Euskal Herria eta Argentina, protagonista Getxo Folken

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta 'Cyclical Tango' proiektua dira saio nagusien protag... (gehiago irakurri)
Oreka Tx
GETXO KULTURA
Ostiralean, irailak 25, eta igandera arte, 36. Getxo Folk Jaialdia izango da eta Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX ta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
19. edizioan KIM eta Simonides egileei omenaldia egingo zaie eta profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira lehe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago