MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LUCINDA WILLIAMS
Oinazea eta sustraia
Sustraiko musika estatubatuarra gustuko dutenek ez dute galdu behar Louisianako songwriterraren emanaldia. 35 urteko esperientziaz, mugimendu amerikarraren diva errespetatu eta mirestu honek 11. lana dakar, 'Blessed', sentimenduak borborka islatzen dituen alt-countryaren erakusgarria.

Lucinda Williamsenak ez dira kantu errazak; gehienetan ez dute eragiten dantzan jartzeko moduko astindurik, eta ez daukate kantatzeko moduko errepika errazik. Louisianako songwriterraren errepertorioa arretaz entzuteko sortua da, atzaparkadak eta imurtxiak gustura onartzeko moduan, ariman eta bihotzean dituen zauriak nola ireki eta erakusten dituen adi eta beldurrez begiztatzeko moduan.

Itxaronaldia, abandonua eta malenkonia gisako gorabeherek eragindako sentimendua, nolabaiteko bokazio poetikoa eta gatazkan bizi diren pertsonen oinazea, han-hemenka ageri dira, kritikarien eta gainerako musikarien begirunea lortu duen kantautore honen legatuan. 1979an argitaratu zuen 'Ramblin', bluesari eta folkari lotutako lehen lana, eta geroztik, country alternatiboaren apostolu bihurtu duten beste hamar album kaleratu ditu. Artistetan artistena oso izendapena murritza da musika amerikarraren sustraia inork baino hobetu zukutu duen kantari, gitarrajole eta musikagile erraldoi honen kasuan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago