MUSIKA

BILBAO BBK LIVE 2011
Bbk Live-ra joateko arrazoi guztiak
Musikazaleek mendira joko dute beste behin uztailaren 7tik 9ra bitartean, Bbk Live jaialdiaren seigarren edizioa dela eta, bereziki aurtengo egitarauaren hiru izen nagusiek erakarrita: Coldplay, Suede eta The Black Crowes taldeek. Beste 33 pop eta rock taldek osatzen dute ezinbesteko hitzorduaren eskaintza artistikoa.

Duela ez asko bilbotarrek inbidiaz begiratzen zieten beste hiri batzuei, mapan zehaztasunez kokatzeko gai ez baziren ere, haien rock jaialdien oihartzunak zirela eta. Gaur egun, berriz, Bilboko hiriburuak inbidia ona sortzen du dagoeneko erabat finkatu den Bilbao Bbk Live-ri esker, uztailaren 7tik 9ra bitartean seigarren edizioa beteko duen jaialdia.

Azkenik Amy Winehouse polemikoak ez du parte hartzerik izango eta horrek lekua kenduko dio couché paperean, baina jaialdiak ez du musika interesik galdu. 

Ostegunean inork ez luke Beady Eye huts egin behar, Oasis taldearen jarraipena hain zuzen; ezta Blondie ere, bere burua berrasmatzeko gai izan den new wave-aren erakusgarrria, ez eta Coldplay ere,  azken urteotan disko gehien saldu duen talde britainiarretako bat. Ostiralean lupaz begiratuko diogu haren herkide Suede-ren pop hunkigarriari, baina jarraian !!! taldearen rock dantzagarri intentsua nabarmenduko da, Kaiser Chiefs-ekin batera.

Azken jardunaldiak The Black Crowes izango du protagonista nagusi, hard rock-era hurbilduz  hegoaldeko musikaren sustrai sendoak soul bokazioarekin uztartu dituen talde estatubatuarra. Jai amaiera, berriz, Chemical Brothers-en ohiko rave-aren eskutik etorriko da.


Igor Cubillo


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago