MUSIKA

FEAR FACTORY
Teknologia eta metal industriala
Metal industrialaren aldaera kolpekariaren ikur eta mito bihurtu den talde yankiak bederatzi lana dakarkigu, 'The industrialist' suntsitzailea, bere soinu oldarkorraren emaitza berria. Taldeko kide ditugu berriro Burton C. Bell kantaria eta Dino Cazares gitarrajolea, berradiskidetuta.

Musika genero guztiek dituzte erreferentziazko artistak. Normalean, aitzindari izateagatik, jardunaren kalitateagatik edota berritasunagatik iristen da status horretara. Rock eta metal industrialaz pentsatzen dugunean, normalean eredugarritzat jotzen diren banda gutxi batzuk aipatzen dira, eta jende gehienak 1989an Los Angelesen eratutako Fear Factory taldea ere sartu ohi du multzo horretan, teknologiak gizartean eragindako kalteak kantutegian sartzeko ahaleginagatik.

Talde honen jarraitzaileek Burton C. Bell kantariaren eta Dino Cazares gitarrajolearen arteko dibortzio artistikoa deitoratu zuten 2002an. Cazares Asesino eta Divine Heresy proiektuetan murgildu zen. Bien arteko berradiskidetzea 2009an gertatu zen, eta bien artean bultzatu dute 'The industrialist', izaera industrialeko metal-zartako amorratua, hardcore-oinarriak, oihuak eta gitarra nekaezinak uztartzen dituena. The Epic Industrialist Tour biraren barruak dakarkigute, Devin Townsend eta Dunderbeist-en partaidetzaz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago